Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Nazioarteko ordainbidea

Dokumentu-kreditua (edo kreditu gutuna) finantza entitate batek, eroslearen (agindu-emailearen) aginduz, jaulkitzen duen konpromiso ezeztaezina da, onuradunari igorpen instrumentuetan edota agirietan ezarritako zenbatekoa ordaintzeko xedea duena, betiere, ezarritako mugak eta baldintzak betetzen badira.

  • Dokumentu-kredituak jaulkitzea (inportazioa): Kutxabankek, bere bezeroak saldorik ez badu ere, aipatutako bezeroaren argibideei jarraikiz, hornitzaileari ordaintzen zaiola bermatuko du, baldin eta aurkeztutako agiriek kredituan ezarritako baldintzekin bat egiten duten.

 

  • Dokumentu-kredituen jakinarazpena eta negoziazioa (esportazioa):

Kutxabankek, beste finantza entitateek bere bezeroen alde irekitako kredituen berri emango die, eta prozesuan aurkeztu diren agirien kobrantza eta negoziazioa kudeatuko du. Jasotako jarraibideen arabera, Kutxabankek bere berme gehigarria erantsi lekioke kobrantzari (baieztapena).

  • Negoziatuko duten dokumentazioa saltzaileak eta erosleak adostuko dute, aurrez. Honako hau izaten da ohikoena:
    • Fakturak.
    • Garraio agiria.
    • Aseguru poliza.
    • Beste zenbait ziurtagiri: jatorria, osasun-arlokoa, kalitate ikuskaritza, etab.

Dokumentazioari buruzko jarraibideek zehatz-zehatzak izan behar dira:
Aurkeztu beharreko agiri guztiak zehaztu behar dira.
Ezin da egon agirien arteko ezta agiri eta kredituaren baldintzen arteko ezadostasunik.
Erreserba zuzen egin ez bada, jaulki duen bankuak ordainketa egin gabe utzi lezake, beraz, kobrantzaren bermea galdu liteke.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago