Kutxabankek, bere Enpresentzako Laguntza sailaren bitartez, eragiketa korporatiboen sorta zabal baten gaineko aholkularitza-zerbitzu espezializatua ematen du. Zerbitzu integrala da, eta, koordinazio-lanak egiteaz gain, laguntza eskaintzen du horrelako prozesu batek izan ohi dituen fase guztietan. Helburua bezeroarentzat baliagarria izango den zerbitzu bat eskaintzea da.
Bat-egiteak eta Erosketak (M&A)
- Enpresen erosketa
- Enpresen salmenta
- Enpresen bate-egitea (eta build-up prozesuak)
- MBO/LBO eragiketak (Enpresen ondorengotza kasuetan)
- Negozioen integrazioa (post M&A integration)
- Nazioartekotzea (kanpoko merkatuetan finkatzea): beste merkatu batzuetara zabaldu eta dibertsifikatzeko, kanpoko merkatuetan finkatuta dauden enpresa produktibo edo komertzialen gehiengo partaidetza edo kontrola eskuratzea.
Finantza korporatiboak
- Enpresen balioztatzea
- Finantza-arloko berregituratzeak
- Enpresen erosketetarako finantzaketa diseinatzea
- Kapital bidezko finantzaketa
- Bazkide eta inbertsio berriak bilatu eta gehitzea