Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Gure Kapitalen Merkatu sailak neurrira egindako plan bat diseinatuko dizu, zure enpresa-proiektuen finantzaketa-beharrei erantzuteko.
Kreditu-finantzaketa
Jesapenen jaulkipen bidezko finantzaketa
Kasu honetan, bonuen edo obligazioen jaulkipen bat diseinatu, zuzendu eta kapitalen merkatuetan saltzeko erantzukizuna hartzen dugu gure gain, betiere konponbide hori eraginkorrena bada baliabide ekonomikoak eskuratzeko.
Geroko eskubideen titulizazio bidezko finantzaketa
Tokiko edo autonomia-erakundeei loturiko sozietateek Administrazioa ez den beste bide batetik eskuratzen badute euren diru-sarreren % 50 baino gehiago, geroko eskubideak erabili ahal izango dituzte.
Halaber, aipatutako erakundeek ematen dituzten administrazio-emakiden esleipendunek ere horretarako eskubidea izango dute.
Kutxabankek, hala dagokionean, ezaugarri horiek biltzen dituzten titulizazioen aholkularitza eta gauzatze-prozesuetan esku hartuko du.