Kutxabanken lantalde teknikoa zure esanetara izango duzu, azterketa eta aholkularitza-zerbitzuak eta finantza-planen eta eragiketen diseinu eta bideragintza-zerbitzuak eskaintzeko prest. Gainera, finantza-ingeniaritzako teknikak aplikatzeaz arduratzen da, inbertsio-proiektu handiak ebaluatu eta finantzatzeko.
Eginkizunak.
- Inbertsio-proiektu berriak aztertu eta ebaluatzea.
- Eredu ekonomiko-finantzarioak sortzea.
- Inbertsio-proiektuen arriskuak identifikatu eta esleitzea.
- Finantza-arloko aholkularitza-zerbitzua ematea.
- Finantza-egiturak diseinatzea.
- Finantzaketa kentzea.
- Azterketa egitea eta proiektuen finantzaketan parte-hartzea.
Inbertsio-proiektuen ezaugarriak.
- Kapital-intentsitate handikoak dira, eta, beraz, baliabide handiak behar dituzte martxan jartzeko.
- Denbora luzea behar dute egituratzeko eta garatzeko, baita proiektuari buruzko ezagutza sakona ere.
- Araudi oso zehatzari lotuta egon ohi dira.
- Oro har, eragin handia dute ekonomian, eta kanpokotasunak ekarri ohi dituzte hurbileko eskualdeetara: kostuen murrizketa, enpleguen sorrera, hobekuntzak bizi-kalitatean…
Jarduera-eremuen sailkapena.
- Azpiegituren proiektuak: era guztietakoak; hala nola errepideak, autobideak, tunelak eta trenbideak.
- Energia-arloko proiektuak: energia elektrikoa sortzeko proiektuak (ziklo konbinatuak, haize-parkeak, hiri-hondakinak tratatzeko instalazioak eta abar), hobekuntzak garraio-azpiegituretan, hobekuntzak eraginkortasunean…
- Telekomunikazio-proiektuak: operadore berrien sorkuntzan laguntzea eta garapen bideko sektoreen eta teknologia berrien jarraipena egitea.
- Beste proiektu estrategiko batzuk: gizartearen intereseko inbertsioak, industria-sareari laguntzeko inbertsioak...