Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

e-faktura

Fakturazio elektronikorako euskarria da, eta On-line bankuan dago erabilgarri. Plataforma honi esker, paperezko faktura tradizionalen eduki eta zerga-balio bera duten fakturak sortu, sinatu eta biltegiratu ahal izango dira formatu digitalean. Erabiltzaileak inolako arazo teknikorik ez izatea da helburua, Kutxabank bera baita sinadura elektronikoaren ziurtagiria eskaintzen duena.

Zerbitzu berri honek kobrantza eta ordainketa prozesuak dinamizatzen lagunduko du, izan ere enpresen kapital zirkulatzailearen kudeaketa eta finantzaketa prozesuei loturik baitago.

Ezaugarriak:

  • Erabiltzaileari fakturazioaren formatu elektronikoan ahalik eta eskakizun teknologiko gutxien eskatzeko diseinatu da e-faktura Kutxabank plataforma.
  • Faktura elektronikoetarako AEAT-CCI (XML) formatua darabil.
  • On-line bankuaren barruan dago erabilgarri, eta finantza-erlazioa bateratzen du beste zerbitzu batzuekin: nominak bidaltzeko zerbitzua, diru-bidalketak, zordunketak...
  • Jaulkitako fakturen egoera eta kudeaketa zuzenean eta erraz ezagutzeko aukera ematen du, hau da, erabiltzaileak zein fakturaren kobrantza eta zeinen finantzaketa (kredituak aurreratzea, faktorina...) egin nahi den jakin dezake. Halaber, jasotzen diren fakturak helbideratzeko, helbideraturiko ordainketak jaulkitzeko eta abarretarako aginduak eman ditzake.
  • E-faktura Kutxabank plataforma Cecabankek sortu duten baliabide teknologikoa da, eta enpresen arteko formatu digitaleko erlazioa ahalik eta gehien erraztea du helburu.
  • E-faktura Kutxabank plataformako bezero batek emandako faktura elektronikoa jasotzeko baimena baliagarria izango da aurrezki-kutxa parte-hartzaile guztietan.
  • E-faktura plataformako bezero batek faktura elektronikoa jasotzeko ematen duen onespenak Cecabanken barruan dauden erakunde guztientzat balio du.
  • E-faktura plataformak beste plataforma batzuekiko hartu-emanerako eredu baten pean funtzionatzen du, eta horri esker, fakturen jasoera bateratu dezake erabiltzaileak.
  • Euren kontabilitateko aplikazioetatik bertatik lan egin nahi duten erabiltzaileek formatu elektronikoan bidali ahal izango dituzte fakturak, ERP horiek sartzen direlako e-faktura plataformako transakzioetan.

Eragikera:

  • Administrazioa:erabiltzaileak bere datuak kontsultatu, aldatu eta parmetrizatu egin ahal izango du.
       - Bezeroen agenda: bezeroekiko harremanetarako datuen mantetzea, altak eta bajak egiteko aukera ematen du.
       - Hornitzaileen agenda: hornitzaileekiko harremanetarako datuen mantentzea, altak eta bajak egiteko aukera ematen du.
       - Enpresa/Zentro Kontableak: Erakundearen zentro kontable guztiak erakusten ditu.
       - Erabiltzaileak: Erakundeko erabiltzaile guztiei buruzko guztia administratu daiteke.
       - Erabakitzaileen Taldea: erabiltzailea erabakitzaileen taldea sartzeko aukera ematen du.
       - Arauak: fakturak aurretiaz jaulkitzeari, jakinarazteari, ikusarazteari eta negozioari buruzko arauak ezar daitezke.
  • Jaulkipena: atal honetan fakturen jaulkipenari buruzko funtzionaltasun guztia dago.
      - Faktura Eskuz Sortzea: faktura bat eskuz sortzeko aukera ematen du (AEAT-CCI (XML) formatuarekin).
       - Kontsultatzea eta aldaketak egitea: jaulkipen fasean dauden fakturak aztertu ahal dira, eta hala nahi izanez gero, haiek editatu ere. Horrez gain, irudiak, grafikoak eta fokumentuetako marrrazkiak erantsi daitezke fakturan.
       - Faktura inportatzea: AEAT-CCI (XML) formatuaz sorturiko fakturak inportatu daitezke aplikaziora, haiek jaulkitzeko. Fakturek zip fitxategi batean bilduta egon beharko dute.
       - Fakturak Kopiatzea eta Esportatzea: AEAT-CCI (XML) formatuko fakturak kopiatu eta esportatu daitezke, eta Excel formatuko fakturak esportatu ere.
       - Postaz bidaltzea: postaz bidaltzeko aukeratuak izan diren fakturak kontsultatu daitezke, eta ondoren, erabiltzaileak markaturiko fakturak biltzen dituen pdf dokumentu bat sortu.
  • Jasotzea: atal honetan fakturen jasotzeari buruzko funtzio guztiak biltzen dira.
       - Kontsulta egitea: "jasotako" faktura guztien egoera kontsultatzeko aukera ematen du.
       - Fakturak Esportatzea: jasotako AEAT-CCI (XML) formatuko fakturak esportatzeko aukera ematen du.
       - Fakturak Inportatzea: AEAT-CCI (XML) formatuko fakturak inportatu daitezke aplikaziora, jaso izan balitz bezala. Fakturok zip fitxategi baten barruan bilduta egon beharko dute.
  • Kobrantzen Kudeaketa: hornitzaileak bere fakturen zerrenda erabili ahal izango du (horiek onarturik egon ala ez), eta era horretara, horiek bere finantza-erakundera kobratzera nola bidali nahi dituen erabaki ahal izango du. Faktura horiek lortuta, eta beharrezkoak diren datuak sartu ondoren, ordainagirien edota kredituen aurrerapeneko koadernoa bidali ahal izango dio bere entitatera.
       - Koadernoak sortu 19.
       - Koadernoak sortu 58.
      Faktorin fitxategia.
    - Aurretiaz sorturiko koadernoen kontsulta.
  • Ordainketen Kudeaketa: Bezeroak onartutako fakturen zerrenda erabili ahal izango du, faktura horiek bere finantza-erakundera nola bidali erabaki ahal izateko. Behin fakturok dituenean, eta beharrezkoak diren datuak sartu ondoren, diru-bidalketa, txeke, helbideraturiko ordainketa eta confirminen koadernoak bidali ahal izango dizkio bere entitatera.
       - Koadernoak sortu 34.
       - Koadernoak sortu 68.
       - Confirmin fitxategia.
       - Aurretiaz sorturiko koadernoen kontsulta.

Abantailak:

  • Paperaren erabilpenetik eta bidalketa fisikotik eratortzen diren kostuak ezabatzen dira.
  • Fakturazio prozesuak eta fakturengatiko auzien prozesuak hobetzen dira, hornitzaileen eta bezeroen arteko informazioa erraz egiten delako, eta kudeaketa eragikorragoa egiten delako.
  • Enpresen ekoizpen-eraginkortasuna handitzen da, administrazioko lanak murrizten direlako.
  • Diruzaintza hobetzen da, informazioaren kontabilitateko integrazioari eta automatizazioari esker.
  • Gastu finantzarioen kontrol eraginkorragoa da, errazago har daitezkeelako zirkulatzailearen finantzaketari loturiko produktuen inguruko berehalako erabakiak: faktorina, kredituen aurrerapena eta abar.
  • Oro har, informazio eta komunikazio ekonomikoaren tratamendua hobetzeko aukera ematen du, eta beraz, lehiakorragoak izaten laguntzen die enpresei.
     

 

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.