Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Epe ertain edo luzeko alokairu-kontratu bat da, konpainia batek bezeroak eskatutako ibilgailua erosi eta haren eskura jartzeko helburua duena, baita ibilgailuaren erabilerarekin loturiko beste hainbat zerbitzu ere. Trukean, bezeroak aldizkako kuota finko bat ordaindu behar du kontratua indarrean dagoen bitartean. Hileko kuota ezartzeko orduan, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: aukeratutako ibilgailua, urteko kilometro kopurua, kontratuaren indarraldia eta kontratatzen diren hautazko zerbitzuak.
Kudeaketa-arloko abantailak |
|
Ez da enpresako langilerik behar ibilgailu-flotaren kudeaketa administratzeko. |
|
Diruzaintzako kontabilitatea eta kudeaketa-lanak sinplifikatzen ditu: hilean faktura eta zordunketa bakarra. | |
Finantza-arloko abantailak |
|
Zorpetze-ratioak behera egiten duenez, enpresaren balantzea hobetzen du. |
|
Bestela ibilgetua egongo litzatekeen kapitalaren liberalizazioa. | |
|
Inflazioak ez dio eragiten: kuota finkoa da. | |
Ekonomia-arloko abantailak |
|
Egokitzapen teknologikoa: kontratua indarrean den bitartean ibilgailuak ez dira zaharkituak geratuko. |
|
Produktibitatearen hobekuntza: ibilgailuak egoera ezin hobean daude beti. | |
|
Erabilitako ibilgailuaren gorabehera-arriskuak desagertzen dira. |
Zerga-arloko abantailak |
|
Enpresa handi, ETE eta autonomoentzat kuotaren % 100 kengarria da Sozietateen Gaineko Zergan edo PFEZn, betiere ibilgailua enpresa-jarduera bat garatzeko beharrezko inbertsioa dela justifikatzen bada eta indarreko araudiak ezartzen dituen gainerako baldintzak betetzen badira. |
|
Halaber, hileko kuotagatik ordaintzen den BEZaren % 100 kengarria da, betiere errentariak ibilgailua bere enpresa-jardueraren garapenari atxikita badauka. | |