Azalpena (Zer da?)
Kutxabank confirming finantza-zerbitzuari esker, zure enpresak hitzartutako zenbateko bat mugaeguna baino lehen kobratzeko aukera izango du, baita zure bezeroen fakturak berehala kontsultatzeko ere.
Zure fakturen egoera ezagutu nahi baduzu, hona hemen eskaintzen dizkizugun sarbideak:
- Ez naiz Enpresentzako Online Bankuaren bezeroa:
- Enpresentzako Online Bankuaren bezeroa naiz:
Abantailak.
- Fakturen finantzaketa ez da zortzat jotzen CIRBE eta kontabilitate helburuetarako.
- Ez-ordaintzeek kreditu-erakundearen estaldura dute.
- Ez da kreditu-lerrorik kontsumitzen.
- Kaudimen-ratioak hobetzen ditu, altxortegiak zor komertziala ordezkatzen duelako.
- Kobrantza-prozesuei lotutako administrazio-lanak desagertzen dira:
- Kobrantza-agiriak prestatzea (letrak, ordainagiriak, etab.).
- Agiriak kobratzeko kudeaketa-lanak.
- Enpresaren administrazio-kudeaketaren kostuak eta komunikazio-gastuak murrizten dira.
- Bezeroei kobratzeko sistema tradizionalen kostuak aurrezten dira:
- Tinbreak desagertzen dira.
- Agiriak kobratzeko kudeaketa-lanen banku-gastuak aurrezten dira.
- Finantzaketa-sistema azkar eta erraza.
- Sistema zeharo malgua da, hornitzaile bakoitzaren altxortegiko beharretara egokitzen dena.