Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Azterketa eta aholkularitzako zerbitzuak

Kutxabanken lantalde teknikoa zure esanetara izango duzu, azterketa eta aholkularitza-zerbitzuak eta finantza-planen eta eragiketen diseinu eta bideragintza-zerbitzuak eskaintzeko prest. Gainera, finantza-ingeniaritzako teknikak aplikatzeaz arduratzen da, inbertsio-proiektu handiak ebaluatu eta finantzatzeko.

Eginkizunak.

  • Inbertsio-proiektu berriak aztertu eta ebaluatzea.
  • Eredu ekonomiko-finantzarioak sortzea.
  • Inbertsio-proiektuen arriskuak identifikatu eta esleitzea.
  • Finantza-arloko aholkularitza-zerbitzua ematea.
  • Finantza-egiturak diseinatzea.
  • Finantzaketa kentzea.
  • Azterketa egitea eta proiektuen finantzaketan parte-hartzea.

Inbertsio-proiektuen ezaugarriak.

  • Kapital-intentsitate handikoak dira, eta, beraz, baliabide handiak behar dituzte martxan jartzeko.
  • Denbora luzea behar dute egituratzeko eta garatzeko, baita proiektuari buruzko ezagutza sakona ere.
  • Araudi oso zehatzari lotuta egon ohi dira.
  • Oro har, eragin handia dute ekonomian, eta kanpokotasunak ekarri ohi dituzte hurbileko eskualdeetara: kostuen murrizketa, enpleguen sorrera, hobekuntzak bizi-kalitatean…

Jarduera-eremuen sailkapena.

  • Azpiegituren proiektuak: era guztietakoak; hala nola errepideak, autobideak, tunelak eta trenbideak.
  • Energia-arloko proiektuak: energia elektrikoa sortzeko proiektuak (ziklo konbinatuak, haize-parkeak, hiri-hondakinak tratatzeko instalazioak eta abar), hobekuntzak garraio-azpiegituretan, hobekuntzak eraginkortasunean…
  • Telekomunikazio-proiektuak: operadore berrien sorkuntzan laguntzea eta garapen bideko sektoreen eta teknologia berrien jarraipena egitea.
  • Beste proiektu estrategiko batzuk: gizartearen intereseko inbertsioak, industria-sareari laguntzeko inbertsioak...

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago