Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Babestu zure enpresa salmentak aseguratuz

Azalpena

Kutxabank kreditu-zerbitzuak zure salmentak aseguratuko ditu, eta zure bezeroek ordainketak ez gauzatzeko aukeraren aurrean babestuko zaitu.

 

Ezaugarriak

• Prebentzioa: Zure bezeroen edo bezerogaien arriskua aztertzeko aukera ematen du, hala nazionalena nola esportazioen arlokoena, etengabe eguneratzen den datu-base handi bati esker.

• Kobrantzaren kudeaketa, zenbatekoak ordaintzen ez direnean: Zure bezeroekin daukazun harreman komertzialaren barruan, ordaindu gabeko zenbatekoak birkobratzeko ekintzetan lan profesionala eskaintzen du.

• Kalte-ordainak zure bezeroen izatezko edo legezko kaudimenak sortutako galeren aurrean.

 

Abantailak

• Zure enpresako bezeroek izan ditzaketen zailtasunei buruzko informazio kualifikatua azkar eskuratzeko aukera ematen du.

• Bezero eta merkatu berriei buruzko informazio fidagarria eskaintzen du.

• Zure enpresaren baliabideak optimizatzeko aukera ematen du, enpresaren berezko kudeaketetara bideratuz eta balio erantsirik gabeko kudeaketetatik aldenduz.

• Zure enpresaren emaitzen kontua negozioarekin zerikusirik ez duten egoeren aurrean babesteko balio du.

 

Kutxabank Kutxabank Vida y Pensiones-en banku-aseguruen operadore bakarra da. Kutxabank aseguru-etxearekin eragiketak egiteko haren baimena dauka, eta Bitartekarien Administrazio Erregistro berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago