Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Hornitzaileentzako fakturen kudeaketa

Azalpena

Kutxabankeko hornitzaileei egindako ordainketen kudeaketa zerbitzu osatuak ordaintzeke dauden fakturen gaineko kontrola eta kudeaketa eskaintzen ditu. Horretarako, ordainbide multzo zabala du, esaterako, banku-txekeak, transferentziak, helbideratutako ordainketak, eta abar.

Helbideratutako ordainketa: fakturen epemugan, ordainketak jakinarazteko agiri normalizatua. Igorpen-funtziorik ez badu ere, Deskontu Komertziala deritzon kontratuaren bidez finantzatu daiteke.

 

Abantailak

  • Bezeroei egindako kobrantza sistemek sortzen dituzten kostuak aurreztea:
    • Administrazio gasturik ez.
    • Agirien kobrantzaren kudeaketak sortzen dituen banku kosturik ez.
  • Arriskuak murriztuko dira honako arlo hauetan:
    • Banku-aginduak prestatzean.
    • Ordainketa-aginduak egin eta izenpetzean.
    • Ordainagiriak, letrak eta xerokopiak kontrolatzean.
    • Lapurreten, faltsutzeen edo agirien ondoriozko balizko galera eta abarretan.
  • Ordaintzeko era malgua.
  • Ordainketa-aginduei buruzko aldian-aldiko informazio estatistikoa jasotzea.
  • Ordainketetan aurrea hartzea, hornitzaileen kobrantza-ekintzei itxaron behar izan gabe.

 

Horrez gain, zure hornitzaileek kobrantza prozesuak dakartzan administrazio lanak saihestuko dituzte, eta, bezeroei kobratzeko sistemek kosturik eragingo ez dutenez, aurrezteko aukera izango dute.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago