Azalpena
Finantzaketa-lerro hau Kutxabankek Europako Inbertsioen Bankuarekin (EIB) sinatutako hitzarmenaren emaitza da, eta, horri esker, onuradunek lehentasunezko baldintzetan eskuratu ahal izango dute finantzaketa.
Onuradunak
- Proiektua gauzatu baino lehen, 250 langile baino gutxiago dituzten ETEak.
- Proiektua gauzatu baino lehen, 250 langile baino gehiago eta 3.000 baino gutxiago dituzten MIDCAPak.
Finantzatu daitekeen inbertsioa
Europako Batasuneko edozein lekutan kokatutako inbertsio-proiektuak edota kapital zirkulatzailea finantzatu ahal izango dira.
- Inbertsioak:
- Ondasun ukigarriak erosi, berritu edo handitzea, lursailak izan ezik.
- Patenteak eta lizentziak, proiektuaren gauzatze teknikorako beharrezkoak direnean soilik.
- Ondasun ukiezinak:
- Garapen, planifikazio eta finantzaketa kostuak.
- I+G gastuak (garapen-kostuak eta ikerketari, garapenari eta jardueraren berrikuntzari dagozkion soldata gordinak).
- Banaketa-sareen garapena merkatu nazionaletan edo Europako Batasunaren barruko bestelako merkatuetan (ondasunak edota marka komertzialak erostea, eragiketa-arloko kostuak eta langileen soldataren kostua).
- Kapital zirkulatzailea:
- Likidezia beharra epe ertain eta luzean.
Finantzaketa-modalitateak
Proiektuaren kostua
- Gehienez 25.000.000 euro.
Finantzaketaren zenbatekoa
- Proiektuaren % 100eraino, 12.500.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.
Epea