Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Kudeatu online-korrespondentzia

Azalpena

Zerbitzu digital honek online banka erabiltzen du, zure Kutxabankeko korrespondentzia posta arruntetik bidali beharrean, formatu elektronikoan jaso dezazun. Online bankako zerbitzu hau ez da kontratatu behar.

 

Abantailak

Dokumentazioa formatu elektronikoan eskuratu ahal izateak abantaila ugari eskaintzen ditu paperaren aldean:

  • Berehalakotasuna:  Bezeroak dokumentazioa kontsultatu ahalko du paperezko postak hartzen duen denbora itxaron gabe.
  • Biltegiratzea: Bezeroak bere postontzi pertsonala izango du online bankuan, eta, bertan, gutxienez azken 3 urteetan eta gehienez azken 10 urteetan sortu diren dokumentu guztiak bistaratu ahalko ditu.
  • Sarbide anizkoitza:  Paperean egiten diren bidalketen kasuan, agiria korrespondentziaren titularrari besterik ez zaio bidaliko. Formatu elektronikoan, ordea, kontratu bakoitzaren titular guztiek eskuratu ahalko dituzte agiriak.
  • Aurkitzeko erraztasuna: Online bankako korrespondentziaren postontziak jakinarazpenak kontratuaren, dataren, motaren, zenbatekoaren eta bestelako aldagaien arabera bilatzeko tresna bat dauka, beharrezkoa den edozein agiri aurkitzea erraztuko duena.
  • Segurtasuna: Dokumentuek ez dute fisikoki bidaiatuko, beraz, ez da informazioa galtzeko arriskurik egongo. Horrez gain, korrespondentzia ez da ikusterik nahi ez dugun pertsonen esku egongo, eta, dokumentazioa botatzean, ez da datuek ihes egiteko arriskurik izango. Online bankara sartzeko gakoak informazioaren isilpekotasuna babestuko du.
  • Edonon zaudela ere:  Zerbitzua online bankan dagoenez, agiriak edonoiz eta edonon kontsultatu ahalko dira.
  • Artxibatzea eta inprimatzea:  Bezeroak nahi beste aldiz inprimatu ahalko ditu bere agiriak, edo, nahiago izanez gero, ordenagailuan gorde.
  • Dokumentazioaren balioa:  Agiriek posta arruntez jasotakoen lege-balio bera izango dute.
  • Ingurumena zaintzea:  Zerbitzu hau erabiltzean paper asko aurreztuko da, benetan inprimatu behar diren agiriak besterik ez baitira inprimatuko.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago