Finantza-errentamenduko kontratua da leasing-a. Ondasun emankorrak, higigarriak zein higiezinak erabiltzeko lagatzea ahalbidetzen du gutxieneko aldi baterako. Epe hori iraganik, ondasunok erosteko aukera dago.
Kontratu honek, gainera, finantza eta zerga-arloko abantailak eskaintzen ditu, eta zure enpresari hau guztia egiteko aukera ematen dio:
- inbertsioa % 100era arte finantzatzea
- erosketa arin amortizatzea
- BEZaren/IGICaren ordainketa geroratua aukeratzea
- aktibo finko berrietako inbertsioagatiko kuota kentzea
- zeure inbertsio berrien aurrekontua eta errentagarritasuna kontrolatzea
leasing modalitateak
- higigarrien leasing-a: (2 urte gutxienez)
Lanbide eta enpresa-jarduera garatzeko erabiltzen diren ekipamendu-ondasun guztiak finantzatzeko da (makineria, garraiobideak, ekipamendu informatikoa, mediku-tresneria, etab.).
- higiezinen leasing-a: (10 urte gutxienez)
Eraikitako higiezinak erosteko da, erabiliak eta berriak -eraikitzen edo eraikitzear-, hala nola industria-nabeak, merkataritza-lokalak, bulegoak, etab. Kanpoan geratzen dira etxebizitzatarako higiezinak.
- inportaziorako leasing-a:
Ekipo-ondasunak finantzatzeko da.
Ia edozein produkzio-jardueratan erabiliko diren ondasun guztiak finantzatu daitezke leasing-aren bitartez:
- higiezinak: industria-nabeak, hotelak, dendak, bulegoak...
- makineria: industria-instalazioak, makinak, erremintak, labeak, prentsak...
- herri-lanak: asfaltatzeko makina, hondeamakinak, garabiak, eskorgak...
- automobilgintza: edozein ibilgailu eta garraiobide
- informatika: ordenagailuak, robotika industriala, telefonoguneak...
- arte grafikoak: tipografia eta konposiziorako tresneria, prentsa birakariak...
- osasuna: laborategiak, ultrasoinuak, optika...
- elikadura: elikagaien transformazio eta kontserbaziorako kateak...
- beste batzuk: hegazkinak, gasolindegiak, makina saltzaileak, komunikazioko tresnak...