Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Gazte-planari esker, aurreztu eta kapitala bilduko duzu, nahi duzun bidaia egiteko, autoa edo motorra aldatzeko edo nahi duzuna egiteko.
Errentagarritasunari buruzko adibidea
Hasierako 1.000 €-ko saldoa eta hilabete bakoitzeko lehenengo egunean 60 €-ko aldizkako ekarpena duen Gazte Plan batek %1,323ko UTB Aldakorra* izango luke. Urteko interesen likidazioa, urtarrilean, aurreko urteko abenduaren 31ko balio-datarekin
Ordainketa
• Batez besteko saldoaren lehen 600 euro %0,01ean (urteko interes-tasa nominala).
• Gainerako batez bestekoa, aurreko urtekoaren urtebeterako euriborraren %60an, %0,01eko gutxienekoarekin (2023ko urtebeterako euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: %3,865).
Ordainsari hori urteko likidazio-aldian eguneko batez besteko saldoari dagokio. Planak hilean diru-ateratze bat egitea onartzen du, eta diru-sarrerak eta ateratzeak baino ez ditu onartzen. Ezin da inolako ordainketarik helbideratu.
* UTB aldakorra: UTB aldakorra erreferentziako indizeak aldatzen ez diren baldintzapean kalkulatu dira; beraz, UTB aldakor hori interes-tasak berrikusi ahala aldatuko da.
(**) Urtebeterako euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa.
Kontuak ez badu inolako mugimendurik erregistratu ondoz ondoko 13 hilabete baino gehiagotan, une bakoitzean kontu ez-aktiboetarako ezarritako tarifak aplikatuko zaizkio, aldez aurretik bi hilabete lehenago jakinarazita.
Ikusi Aurrezki Planaren kontratua egin aurreko informazioa.
Kapital bat eratzeko pixkanaka aurreztu nahi duten pertsonentzako gordailu bat da, eta horren helburua ez dago finkatuta, titularrak erabakitzen baitu bere interesen arabera (auto bat erostea, seme-alaben ikasketak, altzariak erostea, bidaia bat, familia ospakizun bat, etab.).
Aldizkako ekarpenak dira produktuaren oinarria, baina aurrezki-plan honetarako aukerakoak dira
Aurrezki-plan modalitate bakoitzaren baldintza ekonomikoak kontsultatu ditzakezu kontratatu aurreko informazio-prozesuan emango zaizun Aurretiko Informazioari buruzko dokumentuan.
Modu osagarrian, gure webgunean eta Espainiako Bankuarenean eskura duzu banku-erakundeek eragiketa ohikoenen komisioei eta tasei buruz hiru hilean behin emandako informazioa.
Aurrezki-plan batzuetan, metatutako kapitala edozein unetan eskuratzeko aukera ematen da. Beste batzuetan, berriz, nahitaezkoa da denbora-epe jakin batez mantentzea. Aurretiko Informazioari buruzko dokumentua irakurtzea gomendatzen dizugu.
Ez. Aurrezki-plan baten helburua da kapitala metatzea, kontu baten ohiko eragiketetatik bereizita.