Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ustekabeen aurrean babestuta egoteak atseden hartzen laguntzen dizu gehien behar duzunean. Hori dela eta, Kutxabanken Bizitza Aseguru bat dugu, gehien maite duzunerako; zure hurbilekoen bizitzarako, alegia.
Laguntza ekonomikoa ematen dizu zuri edo zure hurbilekoei, gehien behar duzuen unean.
edozein arrazoirengatik.
(Aukeran)
heriotzaren kasuan kapitalaren bikoitza edo hirukoitza emanez (Aukeran)
Babesa, zure bikotekidea istripu berean aldi berean hiltzen bada.
Gaixotasun larrien aurreko babesa
Heriotzatik eratorritako gastuetarako laguntza (Hileta).
Kontu eta kreditu-txarteletako zorpekoak kitatzea
Aukeratu une bakoitzean aseguratu nahi dituzun estaldurak eta kapitala
Hilero, hiru hilean behin edo sei hilean behin ordaintzeko aukera, inolako kosturik gabe
Poliza mota aukeratu ahal izatea, zure aseguru-beharren arabera (aparteko babesa).
Bizitza Asegurua izateko aukera eskaintzen dizugu, eta, nahi baduzu, Urrezko Bizitza Aseguruarekin estaldurak handitzeko aukera ere bai.
Estalduren mugak produktuaren baldintza orokorretan eta berezietan jasota daude.
Kutxabank Bizitza Aseguruak, Urrezko Bizitza Asegurua eta Kutxabank Bizitza Plus Asegurua Kutxabank Vida y Pensiones, Compañía de Seguros y Reaseguros SAU sozietatearen aseguruak dira. Kutxabank Vida y Pensiones izeneko sozietatearen banku-aseguruen operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora sozietatearekin jarduteko baimena du eta Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian OE0004 zenbakiarekin inskribatuta dago.
Espainiako Bankuak gainbegiratutako erakundea. Erakunde mailegu-emailea: KUTXABANK SA, Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo, IFZ: A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 5226. liburukia, 0 liburua, BI-58729 orria, 1. folioa, 1. inskripzioa.
Babes osoa, Bizi Aseguruan dauden estaldurei beste batzuk gehitzen dizkiogulako.
Bizi Aseguruaren estaldurei gehitutakoak.
• Asegurudunaren eta haren ezkontide edo izatezko bikotearen bat-bateko heriotza.
- Aseguru-etxeak berme honetarako aseguratutako kapitala ordainduko du, edozein arrazoi dela medio izandako heriotzaren bermerako dagoen diru-kopuru bera (gehienez 150.000 €).
• Gaixotasun larriak.
- Asegurudunak edozergatik izandako Heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren %50 jasoko du, eta 150.000 euroko gehieneko muga egongo da, baldin eta hurrengo gaixotasunetako baten diagnostikoa egin badiote: infartua, istripu kardiobaskularra, minbizia, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, organoen transplantea, arteria koronarioen kirurgia, paralisia, itsutasuna, erredura handiak, koma.
• Hileta-gastuetarako laguntza.
- Aseguruduna hildakoan, Aseguru-etxeak berme honen bidezko kapitala ordainduko du. Edozein arrazoi dela medio izandako heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren %5 izango da (gehienez 3.600 €).
• Kontu eta kreditu-txarteletan zordundutakoa kitatzea.
Asegurudunaren heriotza edo erabateko ezintasun iraunkorra gertatzen bada, Kutxabanken bera titular duten kontu korronte, libreta edo kreditu-txarteletan izandako zorpetzeak kitatzea bermatzen du (gehienez 3.600 €).
Kutxabank Urrezko Bizi Asegurua, Kutxabank Vida y Pensiones SAU sozietatearen asegurua da. Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones SAUren banku-aseguru operadore esklusiboa da, Kutxabank Aseguradora SAUrekin jarduteko baimena du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatuta dago OE0004 zenbakiarekin.
Araudiak ezartzen duen bezala, aseguruen informazio nagusia jasotzen duen dokumentu bat deskarga dezakezu hemen, haien ezaugarriak hobeto ulertzen laguntzeko.