Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Poeta, kazetari aparta, dramaturgoa eta nobelagilea, Galdosén bizitza haren eleberriak bezain zirraragarria izan zen. Emakumeak izan zituen beti alboan, emakumeak izan zituen eragile nagusi: arreba nagusiak, lagunak, amoranteak, ama bera... Pertsonaia femeninoen sortzaile benetan handia izan zen, ordura arte gazteleraz idatzitako nobelagintzan beste inork ez bezala jantzi baitzituen nortasun eta arimaz emakumeak. Fortunata y Benito Galdosén pertsonaia femeninoei eginiko omenaldia da, XXI. mendetik Madril “galdosiar” hartara (zein, agian, ez zaigun hain urruneko gertatuko) eginiko bisita bat.