Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Astronauta izandako lehen txakurtxo emea da ikuskizun honen inspirazio iturri; oso modu bisualean, espaziorako bidaien historiako gertakari funtsezko hori azaltzen du, eta aldi berean abusu bat izan zena kontatzen.
Dena 1957an gertatu zen —lan hau benetako gertakarietan oinarritzen baita—, Sobiet Batasunak lehenengo aldiz animalia bat espaziora jaurti zuenean, Lurraren inguruan orbitatu zuen lehen izakia izanik historikoa bihurtu baita jazoera hura. Txakurtxoak Laika zuen izena, eta lan honetan korrika dabil Moskuko parke eta plazetatik, bere etorkizuna gauero ikusten zituen izar haietan zegoela irudikatu ere gabe.