Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Seguruenera, Victor Olaetaren patu artistikoaren erdiak gertakari biologiko saihestezin bat du abiaburu: haur-minetan musika, dantza eta euskal folklorea maitatzen irakatsi zion aita edukitzea. Orduantxe hasi zen musika ikasten eta Segundo de Olaeta aitak sortutako "Elai Alai" taldean dantzatzen, bere jaioterrian: Gernika-Lumon.Victor de Olaeta –“Olaeta baletetako” eta ia hamar mila ikasle izan zituen izen bereko Bilboko akademiako arima berrogeita hamar urte baino gehiagotan- euskal baletaren sortzailea izan zen. Dantza klasikoa eta gure herriko antzinako dantzak bat-egiteko gai izan zen Olaeta, eta haurren baletak eratzeko ideia berri eta bikaina izan zuen.