Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Bezero onuradunak

BEZERO ONURADUNAK (6/2012)

 

Hipoteka maileguren bat (HIPOTEKA MAILEGUA) duten bezeroek KUTXABANKi eskatu ahal izango diote neurriak aplikatzeko, aurrerago zehaztuko diren muga eta berezitasunekin, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

 

a) HIPOTEKA MAILEGUA indarrean egotea, dela kreditu, dela mailegu bermatu gisa, baina betiere ohiko etxebizitzari dagokion hipotekarekin.

 

b) Honako hauei aplikatuko zaie:

 

(i) Bazterkeria Atalasean dauden zordunei, ondoren adieraziko diren Eskuratzeko Prezioaren gaineko Baldintzekin.

(ii) Hipoteka fidatzaile eta abal-emaileei, beren ohiko etxebizitzan, hipoteka zordunarentzat ezarritako baldintza berberekin. (Bazterkeria Atalasean dauden beste fidatzaile eta hipotekatzaile ez-zordun batzuek zordunaren ondare nagusia agortzeko eskatu ahal izango dute bermatutako zorra erreklamatu aurretik, nahiz eta eskusio-eskubideari uko egin. Hori guztia zordunak Jardunbide Egokien Kodearen onurak ere jasotzeko eskubidea duela

kontuan hartuta.

 

Honako egoera hauek guztiak bizi dituena sartzen da Bazterkeria Atalasean:

 

a) Diru-sarreren muga: Familia Unitatearen diru-sarrera guztiek ez gainditzea 3 bider urteko hamalau ordainsariko IPREM muga (Eragin Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa). Ondorio hauetarako Familia Unitatea honako hau hartuko da: hipotekatutako etxebizitzan bizi diren zorduna eta, hala dagokionean, ezkontidea (legez banandu gabe badago) edo inskribatutako izatezko bikotea eta bertan bizi diren seme-alabak, tutoretza, zaintza edo familia-harrera bidez egon daitezkeenak. Aurreikusitako muga 4 bider urteko hamalau ordainsariko IPREM izango da, baldin eta Familia Unitateko kideren batek ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna, mendekotasun-egoera edo lanerako ezintasun iraunkorra eragiten dion gaixotasuna aitortuta badu, edo 5 bider adierazle hori, baldin eta hipoteka-zorduna garuneko paralisia, buruko gaixotasuna edo adimen-ezgaitasuna duen pertsona bada, ehuneko 33tik gorako ezgaitasun-maila aitortua badu, edo ehuneko 65eko edo hortik gorako ezgaitasun fisikoa edo sentsoriala aitortua badu, edo pertsona edo haren zaintzailea laneko jardunen bat egitea ekiditen dion gaixotasun larriren bat badu.

 

b) Egoera ekonomikoen aldaketa esan guratsua edo Zaurgarritasun Bereziko familia-egoera: eskaera egin aurreko lau urteetan, Familia Unitateak gorabehera ekonomikoak nabarmen aldatu izana, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez, edo aldi horretan zaurgarritasun bereziari dagozkion egoerak gertatu izana, hots, honako hauetakoren bat:

 

(i) Egoera ekonomikoa nabarmen aldatzea, hipoteka-kargak familia-errentan duen eragina handitzearen ondorioz.

(ii) Honako kasu hauetan izango da Familia Unitatea ahultasun bereziko egoeran dagoen familia:

 

  1. Indarrean dagoen legediaren arabera familia ugaria denean.
  2. Seme-alabak ardurapean dituen guraso bakarreko Familia Unitatea denean.
  3. Kide adingabea duen Familia Unitatea denean.
  4. Familia Unitateko kideren batek ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna, mendetasun-egoera edo laneko jarduna behar bezala betetzeko ezintasun kronikoa eragiten dion gaixotasuna aitortuta eta legez egiaztatuta dituenean.
  5. Etxebizitza berean pertsona bat edo gehiago bizi diren Familia Unitatea denean, baldin eta pertsona horiek hipotekaren titularrarekin edo haren ezkontidearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko hirugarren mailarainoko ahaidetasun-lotura badute, eta desgaitasun, mendetasun edo gaixotasun larriren izanik, laneko jarduna behar bezala bete ezin badute egoera hori aldi baterako edo kronikoa izanda ere.
  6. Familia Unitatean genero-indarkeriaren, salerosketaren edo sexu-esplotazioaren biktimaren bat dagoenean.
  7. Familia Unitatean 60 urtetik gorako zorduna dagoenean, Familia Unitatetzat hartzeko baldintzak bete gorabehera, a) letran aurreikusitakoaren arabera.

 

c) Hipoteka-kuota: HIPOTEKA MAILEGUAren hipoteka-kuota Familia Unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien %50 baino handiagoa da. Jasotako kopurua %40koa izango da, baldin eta kide horietakoren batek atal horretako bigarren lerrokadan «Diru-sarreren muga» izenburupean aurreikusitako baldintzak betetzen baditu (4 edo 5 bider EAEAP dutenentzat). Aurreko a) eta b) azpiataletan jasotakoaren araberako onurak jasotzeko, honako pentsiodunei aitortuko zaie ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna: ezintasun iraunkor osoagatiko, absolutuagatiko edo baliaezintasun handiagatiko pentsioa aitortuta duten Gizarte Segurantzakoei, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatiko edo baliaezintasunagatiko erretiro-pentsioa aitortuta duten pentsiodun pasiboei.

 

d) Neurri osagarriak aplikatzeko betekizun gehigarriak (eranskinaren 2. paragrafoa – ohar honen 3.3 azpiatala-) eta Hipoteka-betearazpenaren ordezko neurriak (eranskinaren 3. azpiatala – ohar honen 3.4 azpiatala-):

 

  1. Familia Unitateak zorrari aurre egiteko beste ondasun edo ondarearen gaineko eskubide nahikorik ez izatea.
  2. Zordunak edo zordunek duten etxebizitza bakarrean hipoteka bidez bermatutako kreditu edo mailegua izatea, eta kreditu edo mailegu hori etxebizitza horixe bera eskuratzeko propio emandakoa izatea.
  3. Beste berme erreal edo pertsonalik ez duen kreditu edo mailegua izatea, edo, bermerik izanez gero, zorrari aurre egiteko beste ondasun edo ondare-eskubide nahikorik ez izatea.
  4. Familia Unitatekoak ez diren zordunkideak dauden kasuetan, aurreko egoeretan egotea.

 

Eskuratzeko Prezioa aplikatzeko baldintzak: Eskuratzeko Prezioa maileguei edo kredituei aplikatzeko muga absolutua 300.000 euro izango da. Hori gainditzen ez bada, zera bete beharko da: hipotekatutako etxebizitza eskuratzeko prezioak ezin du izan etxebizitza horren hedadura bider Etxebizitzaren Prezioen Indizeak etxebizitza librerako ematen duen metro koadroko batez besteko prezioaren %20 baino handiagoa. Prezio hori Sustapen Ministerioak ondasun higiezin hori erosi den urterako eta ondasun hori kokatuta dagoen probintziarako zehaztu duena da. 1995. urtea baino lehen erositako etxebizitzek 1995. urteari dagokiona hartuko dute erreferentziako batez besteko preziotzat

 

BEZERO ONURADUNAK (19/2022)

 

2025ko abenduaren 31ra arte, hipoteka-mailegu bat (“HIPOTEKA MAILEGUA”) duten bezeroek neurriak aplikatzeko eskatu ahal izango diote Kutxabanki, aurrerago zehaztuko diren mugekin eta berezitasunekin, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

 

a) 2022ko abenduaren 31ra arte egindako HIPOTEKA MAILEGUA, Zordunaren edo zordun ez den hipotekatzailearen ohiko etxebizitzaren gaineko hipotekarekin bermatutako kreditu edo mailegua izan eta indarrean badago.

 

b) Zaurtarritasun Arriskuan dauden Zordunei aplikatuko zaie, ondoren adieraziko diren Eskuratze Prezioaren gaineko Baldintzekin.

 

1.- Zaurtarritasun Arriskua gertatzen da honako inguruabar hauek guztiak gertatzen direnean:

 

a) Diru-sarreren muga: Familia Unitateko kideen diru-sarrera guztiek ez gainditzea IPREM (Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa) bider 4,5 urte osoko 14 ordainsariak. Ondorio hauetarako Familia Unitatea honako hau hartuko da: zorduna, legez banandu gabeko ezkontidea edo inskribatutako izatezko bikotea eta etxebizitzan bizi diren seme-alabak, adina edozein dela ere, tutoretza, zaintza edo familia-harreraren bidez  lotutakoak barne.

 

Aurreko lerrokadan aurreikusitako muga IPREM bider 5,5 urte osoko 14 ordainsariak, baldin eta familia-unitateko kideren batek ehuneko 33tik gorako desgaitasuna, mendetasun-egoera edo lanerako ezintasun iraunkorra egiaztatzen dion gaixotasuna aitortuta badu, edo adierazle hori bider 6,5, hipoteka-zorduna garuneko paralisia, buruko gaixotasuna edo ehuneko 33ko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna aitortuta duen pertsona bada, edo ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala aitortuta badu, edo pertsona edo haren zaintzailea lan-jarduera bat egiteko ezgaitzen duen gaixotasun larriren bat badu.

 

b) Zaurgarritasun Arriskuaren egoera ekonomikoa edo familia-egoera nabarmen aldatu izana: eskaera egin aurreko lau urteetan, familia-unitateak gorabehera ekonomikoak nabarmen aldatu izana, etxebizitza eskuratzeko ahaleginari dagokionez, edo aldi horretan zaurgarritasun bereziko familia-egoerak gertatu izana. Ondorio horietarako honako aldaketa hauek kontuan hartzen dira:

 

(i) Egoera ekonomikoa nabarmen aldatzea, hipoteka-kargak familia-errentaren gainean egiten duen ahalegina gutxienez 1,2 aldiz biderkatu bada.

(ii) Ahultasun bereziko familia-egoera honako kasu hauetan gertatzen da:

 

  1. Familia Unitateko kideren batek ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna, mendetasun-egoera edo laneko jarduna behar bezala betetzeko ezintasun kronikoa eragiten dion gaixotasuna aitortuta eta legez egiaztatuta duenean.
  2. Etxebizitza berean pertsona bat edo gehiago bizi diren Familia Unitatea denean, baldin eta pertsona horiek hipotekaren titularrarekin edo haren ezkontidearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko hirugarren mailarainoko ahaidetasun-lotura badute, eta desgaitasun, mendetasun edo gaixotasun larriren izanik, laneko jarduna behar bezala bete ezin badute egoera hori aldi baterako edo kronikoa izanda ere.
  3. Familia-unitatean genero-indarkeriaren biktima bat edo sexu-salerosketaren edo sexu-esplotazioaren biktima bat badago.

 

Paragrafo honetan adierazitako ondorioetarako, honako hauek jotzen dira 33ko edo gehiagoko ezintasuntzat: ezintasun iraunkor oso, absolutu edo baliaezintasun handiko pentsioa aitortuta duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasunagatik erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunak.

 

c) Hipoteka-kuota: HIPOTEKA MAILEGUAREN ondoriozko hipoteka-kuota familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera garbien % 30 baino handiagoa da.

 

2.- Erosteko Prezioaren gaineko Baldintzak: mailegu edo kredituei aplikatuko zaie, etxebizitzaren erosketa-prezioa 300.000 eurotik gorakoa ez denean.

  • 6/2024 Errege Lege Dekretuaren (DANA) eranskinean jasotako udalerriren batean bizi diren pertsona fisikoen kasuan, 42 hilabetera arte luzatuko da eskaerak egiteko epea (2026ko ekainaren 30era arte).

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.