Gira tu dispositivo a modo "landscape"
‘Bost más bost’, belaunaldien arteko erakusketa kolektiboa da, eta bertan, zenbait arte diziplinatako emakume eta gizonek proiektu kolektibo baterako interesak eta sentsibilitateak batu dituzte. Erakusketak ibilbide ezaguna duten bost euskal eskultoreren lana erakutsiko du (Koldobika Jauregi, Víctor Arrizabalaga, Iñaki Olazabal, Mikel Lertxundi eta Iñigo Arregi) eta horiei argazkilaritza (Nerea Moreno), grafitia (Eva Mena), musika (Maika Gomez eta Sara Gomez, txalapartariak) eta pintura (Maite Sainz) arloetako bost emakume artista bildu zaizkie.