Gira tu dispositivo a modo "landscape"
‘Desaislando con mucho arte’ programa, gizarte-bazterkeriaren arloari zuzendua, iazko abenduan jarri zen abian, eta erakusketa honen eskutik amaituko da orain. Hilabete hauetan zehar, gizarte-bazterketari lotutako estereotipoei buruzko hausnarketa bultzatu nahi izan du, baita bazterketa hori jasaten duten pertsonen ahalduntzea ere, tresna artistikoen eta sormen-prozesuen bidez, askatasun-, horizontaltasun- eta errespetu-eremuetan.