Gira tu dispositivo a modo "landscape"
26.000 milioi euro dauzkagu gure bezeroek behar dutenean aurrez onartutako maileguak izan ditzaten. Online Bankan, Banka Mugikorrean eta Telefono bidezko Bankan dagoeneko eskuragarri dituzu.
Durante la alerta sanitaria, adelantamos el abono de la pensión de la Seguridad Social. Abonaremos la pensión a más de 250.000 clientes con fecha 25 los meses de marzo, abril y mayo (fecha de abono y fecha valor)
Erabili kontakturik gabeko Kutxabank txartela behar dituzun elikagintzako saltegietan eta farmazietan ordaintzeko. 50 eurokoa da contactless sistemarekin ordaintzeko oraingo muga eta horretarako ez da PIN-zenbakia sartu behar. Hala, ez duzu datafonoa ukitu behar izango.
Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioarekin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) sinatutako hitzarmen sektoriala beteko dugu. Hitzarmen horren arabera, gaur egungo osasun krisiak kaltetutako pertsonei langabezia-sarien ordainketa aurreratu ahal izango diete kreditu-erakundeek.
Baliteke egunotan telelana nahiz online gestioak egiten ibiltzea edo zure posta elektronikoaren bidez jakinarazpen gehiago jasotzea. Orain, inoiz baino gehiago, jarraian zerrendatutako segurtasun-gomendioak kontuan hartzea garrantzitsua delakoan gaude.
Lasai egoteko eta sosegua hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Ziurgabetasun handia bizi dugu gaur egun eta finantza-merkatuetan beherakada handiak eman dira. Gure profesionalen sostengua eta ondoz ondoko bosgarren urtez finantza-erakunderik kaudimentsuena den Kutxabanken babesa dituzu. Hona hemen gure gomendio batzuk.
Familiek ez dute ordaindu behar izango apirileko, maiatzeko eta ekaineko alokairuen errenta Etxebizitzaren Gizarte Fondoari atxikitako etxebizitzen jabeak izateaz gain, horietan bizi badira eta COVID-19 birusak eragindako larrialdi-egoeraren ondorioek kaltetuta badaude.
Kutxabank hornitzen duten enpresa eta profesionalek gehienez 15 eguneko epean kobratuko dute eskainitako zerbitzuengatik, koronabirusaren ondoriozko inpaktu ekonomikoa murrizteko eta haien likidezia sustatzeko.