Horretarako dauzkagu online-banka, app-ak, izenpe digitala... behar dituzun oinarrizko banku-eragiketak ordenagailutik edo telefono mugikorretik egiteko aukera duzu:
- Mugikorretik, Kutxabanken App-arekin dena dago eskura.
- Zauden lekuan zaudela, online-banka-rekin.
- KutxabankPay-ren bidez mugikorrarekin ordaintzeko eta contactless kutxazainarekin dirua ateratzeko. Hobe dugu contactless ordainketak egitea, hau da, txartelekin edo Kutxabank Pay-rekin ordaintzea.
- Kutxabanken online-bankatik eta banka mugikorretik txartelen mugak kudeatu eta kontrolatu, segurtasun handiagoa izateko.
- Kontratuak eta agiriak urruneko izenpe digitalarekin izenpetu kontratatzeko prozesuak osatzeko edo kudeatzailearekin eragiketak berresteko.
- Gainbegirada batez, banku guztien kontu eta txartel guztiak App-an ikusgai dituzu zure egoera ekonomikoa hobeto kontrolatzeko, agregazio-zerbitzuarekin.
Gure bezero digitalak urruneko kanal eta tresnetan trebatuta daude. Oraindik horiek erabiltzeko pausoa egin ez dutenek, une honetan finantza arloko eragiketak urrutiko kanalen bidez egiten hasteko aukera dute, are gehiago, guztion osasuna bermatze aldera, bulegoetara ahalik eta gutxienetan joan behar dela kontuan hartzen badugu.
Horma
|
|
Horregatik, Kutxabankekin harreman handia duten bezeroei zerbitzu berezi bat emateko lanean jarraitzen dugu, kudeatzailearekin urruneko harreman pertsonal bat izateko, erabat online, etxetik irten gabe, segurua eta konfidentziala.
- Gure horman sartu ahal izango zara online-bankatik eta banka mugikorretik.
- Kudeatzailearen datuetara sartzean "hitz egin" botoia ikusten duzunean, kanal berri hau erabili ahal izango duzu: horma.
- "Horman" zaudenean, zure kudeatzailearekin harremanetan jarriko zara, eta dokumentuak eta informazioa partekatuko dituzu, modu seguruan eta konfidentzialean.
- Eta hala behar izanez gero, edozein izapide urruneko izenpe digitala amaitu ahal izango duzu, horretarako behar dituzun prozesuak bizkortuz.
- Eragiketak eta banku-kontratuak online formalizatu ahal izango dituzu, ia edozein gailutatik eta edozein lekutatik.
- Zure kudeatzaileak edozein unetan dituzun zalantzak argituko dizkizu.
- Eta gainera, zure mezuak gordetzeko aukera izango duzu, etorkizunean begiratu ahal izateko, hala behar izanez gero.
Lasai egon zaitezela nahi dugu, finantza arloan dituzun beharrizanei erantzuna emanez.