Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Sartu hatz-markarekin Face ID aplikaziora, erosotasun eta segurtasun handiagoa izateko.
Mugikorra egiaztatu segurtasun-gailua izango balitz bezala eta sinatu aplikazioan egiten dituzun erosketak eta eragiketak modurik erosoenean eta seguruenean, kode gehigarririk gabe.
Baliogabetu zure txartelak, aurkitzen ez badituzu, edo blokeatu behin betiko, galdu badituzu.
Segurtasunari buruzko informazio gehiago Banka Mugikorrean.
Ordaindu zure mugikorreko kamerarekin eta ordainagiriak berehala kudeatu.
Dokumentuak bidali eta ziurtagiriak eskatu online bidez.
Kontrolatu zure txartelen eta transferentzien mugak.
Pertsonalizatu zure kontuak keinu soil batekin, hauek erraz identifikatzeko.
Ordaintzeko modu guztiak app bakar batean.
Dirua berehala bidali eta jaso Bizumetik.
Zure txartelak ordainketa mugikorrera gehitu eta eroso ordaindu mugikorraren bidez.
Erosketen ordainketa geroratu klik bakar batekin.
Aktibatu jakinarazpenak eta pertsonalizatu zure gustura.
|
|
Eta lehen urratsak egiten aritzeko edo mundu digitalean hasiberria bazara, hastapenetarako bertsioa eskura duzu honako atalean: "Doikuntzak > Bertsio-mota". Bertan, hainbat tresnetara zuzenean sartzeko menua edukiko duzu eskura: kontuak, txartelak, ordainagiriak, korrespondentzia eta laguntza. Gainera, telefono bidezko arretaren laguntza berezia daukazu. |
|
|
Baimendu online egiten dituzun erosketak app-aren bidez Ordaindu txartelarekin eta bete saltokiaren jarraibideak. Jakinarazpen bat jasoko duzu mugikorrean, app-ean erosteko baimena emateko. Oso erraza da |
Ikusmenarekin loturiko aniztasun funtzionala duten pertsonek ere erabil dezakete.
Horrez gain, app-ean beste hainbat aukera dituzu: merkatuen informazio guztia, bulegoen eta kutxazainen bilatzailea, higiezinen ataria eta Kutxabanken eskura daitezkeen sarreren salmenta eta jarduerak.
Eta zalantzak izanez gero, laguntza web orrira sartu zaitez edo jarri harremanetan gure sare sozialen bidez.
| Nola babesten zaitugu? | |
|---|---|
|
|
|
| Ordenagailuko bertsioan dauden segurtasun eta enkriptatze-neurri berdinak | Kutxabankek ez du zure kontuen informaziorik gordetzen gailu mugikorretan |
|
|