Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Herman anaiak Frantziako Hego-mendebalde osoan egiten den Jazzaren erreferentzia dira. Nor bere aldetik, lankidetzan aritu dira Orchestre de Pau Pays de Béarn, Didier Datcharry Trio eta Cool Notesekin, eskualde horretako talde batzuk aipatzearren. Orain, Jazz estandarrekin duten zaletasunak bultzaturik, ahots hirukote bat sortu dute, eta haren harmoniek Double Six, Singers Unlimited, Mills Brohters edo The Manhattan Transferren espiritua erakusten dute.