Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Batzuetan, denbora faltagatik, distantziagatik, arazoren bategatik edo katarro huts bategatik ezin duzu Kutxabankera joan izapide garrantzitsu bat edo premiazko gestioren bat egitera. Eta gestio horietako asko beste modu batez (Online Banka, Banka Mugikorra edo KutxabankPay zerbitzua) egin ditzakezun arren, batzuetan zure kudeatzailearekin nola edo hala harremanetan jarri behar duzu.
Horretarako, Kutxabankek horma izeneko zerbitzua abian jarri du, online bankatik edo banka mugikorretik zure kudeatzailearekin zuzenean harremanetan jartzeko. Hormaren bidez, kudeatzailea izango duzu mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan eta egongo zaren lekutik darabiltzazun zalantza guztiak bideratu ahal izango dizkiozu, modu seguru eta isilean. Eta gainera, urrutiko sinadura digitalari esker, eragiketak ere sinatu ahal izango dituzu, soilik behar-beharrezkoa denean gure bulegoetara etor zaitezen.
Zerbitzu honetan sartu ahal izateko, oso urrats errazak egin behar dituzu:
1. Sartu Online Bankan edo Kutxabanken app-ean.
2. Sartu zure kudeatzailearen datuetan eta sakatu "Hitz egin" botoia.
3. Idatzi nahi duzuna, azaldu zalantzak, partekatu dokumentuak eta trukatu informazioa modu erabat seguruan.
A! Eta gainera, zure mezu guztiak eskura izango dituzu etorkizunean ikusteko, hala egin behar izanez gero.
Konturatu al zara eskaintzen dituen aukerez?
Bada, adi beste honi: Kutxabankeko aplikazioetan egin ditzakezun eragiketa guztiez gain, hormatik ere galdetu ahal izango diozu Kutxabanken konfiantzazko harremana daukazun langileari hainbat konturen inguruan: aurreikuspen-planak edo balore-zorroa; zure maileguak aldez aurretik amortizatzea interesatzen zaizun, edo errenta-aitorpenari buruzko kontsulta bat egin…, hitz batean, zure kontuen eta finantzen egoerarekin zerikusia duen guztia.
Hormaren bidez, Kutxabankek indartu egin du kanal digitalen aldeko egin duen hautua, erabateko segurtasun eta konfidentzialtasuna eskaintzen dituzten baldintzetan, edozein egoeratan finantza arloko premia guztiei erantzun ahal izateko.