Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Beka bat jasoko duzu eta titulartasunaren ziurtagiria eskatu dizute? Lanpostu berrian kontu-zenbakiaren ziurtagiria eskatu dizute horretan nominaren dirua sartzeko? Gero eta ohikoagoa da titulartasunaren ziurtagiria eskatzea hainbat tramite administratibotan.
Titulartasunaren ziurtagiria finantza-erakundeak egindako agiri ofiziala da. Horretan, bankuko kontuaren titularra zarela ziurtatzen da. Orokorrean, ziurtagirian honako datu hauek jaso behar dira:
Titulartasunaren ziurtagiria aurkeztea eskatu ahal dizute, esate baterako, bankuko produktu bat kontratatzeko, banku-helbideraketaren bidez zerga bat ordaintzeko, edo laguntza zein diru-laguntza bat kobratzeko.
Ziurtagiri konpultsatua behar baduzu, bankuko bulegora etorri behar duzu (agiria konpultsatu ahal izateko).
Online Bankan agiria eroso-eroso jaits dezakezu 5 urrats errazetan:
Online Bankak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu behar badituzu, sartu hemendik eta horrela ez duzu bulegora etorri behar izango bankuko eragiketa batzuk egitera.