Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 
  • Logotipo de Kutxabank
  • Partikularrak
  • Kutxabanken txartel birtualaren zerbitzua erabiltzeko baldintzak

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
Pasahitza ahaztu duzu?

Kutxabanken txartel birtualaren zerbitzua erabiltzeko baldintzak

Kutxabanken Txartel Birtualaren Zerbitzua erabiltzeak baldintza orokor hauek onartzea dakar:

  1. Txartel Birtualaren Zerbitzua kontratatzeak berekin dakar Kutxabankek jaulkitako txartel erreal bat edo gehiago sartzea zerbitzuan. Zerbitzua kontratatzen duen pertsonak Titularra izan behar du, indarrean dagoen kontratu sinatuarekin.
  2. Zerbitzuak aukera ematen dio erabiltzaileari Kutxabankek bere izenean jaulkitako txartelak asoziatzeko Txartel Birtual batekin edo gehiagorekin; horrela, bada, Interneten ordainketa bat egitean Txartel Birtualaren datuak emango ditu, txartel errealaren daturik eman beharrik izan gabe.
  3. Txartel Birtualaren Zerbitzua erabiltzeak eskatzen du erabiltzailea Kutxabanken Lineako Bankuaren Zerbitzuaren titularra izatea, indarrean dagoen kontratu sinatuarekin.
  4. Zerbitzu horren bidez egiten duen eragiketa bakoitzean, Titularrak ordainketa egiteko erabili nahi duen Txartel Birtuala aukeratuko du, eta, horrela, txartel asoziatu errealarena ez den beste txartel-zenbaki bat izango du Interneteko eragiketa egin ahal izateko, segurtasun-abantaila guztiekin.
  5. Adierazitako erabilera horrek eskatzen du erregistratzea, hain zuzen, identifikazioa, Txartel Birtualaren zenbakia eta txartelaren onarpena, lotetsitako txartel propioaren informazioa arriskuan jarri gabe.
  6. Txartel Birtualaren Zerbitzuak ez du balio txartel erreala aurkeztea eskatzen duten eragitetarako, ez produktua edo zerbitzua entregatzean txartela aurkeztea eskatzen dutenetarako, ez ondoren balizko itzulketa baterako txartela aurkeztu behar denetarako.
  7. Txartel Birtualaren Zerbitzuaren bidez egindako transakzioen eraginkortasun juridiko osoa onartzen dute alderdiek: transakzio horiek, hain zuzen, titularrak Kutxabankek jaulkitako bere txartel errealarekin egiten dituen eragiketen balio eta eraginkortasun bera daukate. Ondorio horretarako, kontratu honen titular gisa agertzen den pertsonak konpromisoa hartzen du Txartel Birtualaren Zerbitzu honen markoan Kutxabanken txartelaren jaulkipen-kontratuan agertzen den kontu asoziatuan egiten diren eragiketa guztien karguak onartzeko. Txartel Birtualaren Zerbitzua erabiliz gero, onarpenak barne hartzen du Txartel Birtuala sortzean ezarritako zenbatekoaren muga gehi zenbateko horren % 10, balizko truke-aldaketak eta bestelako aldaketa txikiak edo kontratatutako zerbitzuaren edo produktuaren berezko zenbateko osagarriak estali ahal izateko.
  8. Aurrekoari dagokionez, alderdiek honako hau adosten dute:
    • Txartel Birtuala hari lotetsita Kutxabankek jaulkitako txartel errealaren onuraduna da.
    • Txartel Birtualaren ordainketa-modua hari lotetsitako txartel errealerako ezarritako bera da.
    • Txartel Birtuala gehieneko zenbateko-muga eta epe jakin batzuekin sortzen da.
    • Txartel Birtuala Interneteko eragiketetan soilik erabiltzeko da.
  9. Txartel Birtualaren Zerbitzua hasiera batean doan ematen da, baina hori alda daiteke. Doako izaera aldatuz gero, Kutxabankek Titularrari jakinarazi beharko dio 2 hilabete lehenago gutxienez.
  10. Txartel Birtualaren Zerbitzua mugagabeki kontratatzen da, baina alderdietako edozeinek iraungi dezake kontratu-harremana beste alderdiari aurrez abisatuz: hilabete bat lehenago Titularraren kasuan, eta bi hilabete lehenago Kutxabanken kasuan.
  11. Klausula hauetan aurreikusten ez diren egoera guztietan, bestalde, Txartel Birtualari lotetsita Kutxabankek jaulkitako txartel errealaren kontratuaren baldintza orokorrak eta partikularrak aplikatuko dira.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.