Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Simon Frank, jatorri juduko poloniarra Argentinako erdialdeko Sivori herri txiki batera iritsi zen 1962an. Handik urte gutxira, bere soroan egitura bitxi bat eraikitzen hasi zen: Polonian bizi zen etxearen berreraikuntza eszenografiko bat, antzezlan bat antzezteko. Bizilagunak gonbidatu zituen, ikus zezaten. Eta haiek ere antzezlanean parte hartzen hasi ziren.
Pensotti dramaturgo eta zuzendari argentinarraren obrek arrasto ezabaezina uzten dute, etengabeko esperimentazio formalari esker. Ez dio inolako beldurrik lengoaien nahasketari eta halako maisutasunez egiten du, non bere lanek beti eskaintzen dioten ikusleari kaleidoskopio deigarri bat, mundu bat islatzen duena, gurea, estimulu desberdinek akuilatua eta setiatua.