Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Epaiketaren transkripzioan, Juana de Arcori galdetu ziotenean ea nola zekien San Migelen ahotsa zela entzuten zuena, zera erantzun zuen:
“- Aingeru ahotsa zuelako. – Nola dakizu aingeru ahotsa zela? – Sinesteko borondatea izan nuelako”.
Zer harreman dago borondatearen eta fedearen artean? Zerk egiten du zerbait sinesgarri? Zer eginkizun du sinesteko nahiak, sugestioan?
Obra honetan sinesmenean jarriko dugu arreta. Kaj Munken “Ordet” (“Hitza”) eta horri buruz Dreyerrek egindako filma izango dira gure fikzioaren abiapuntu gisa erabiliko ditugun materialak.