Gira tu dispositivo a modo "landscape"
2018an abestiak idazteko elkartu ziren hiru lagun donostiarrek sortzen dute Lamiak. Ander, Zolas eta De La Fuente dira taldeko kideak. Guitarra/ahotsa, bajua eta bateria, hurrenez hurren. Rock itxurazko hiruki honen hiru zutabeak.
Txikitan eskolania batean ezagutu ziren, eta betidanik izan dute harreman estua musikarekin. Bakoitzak bere bidea garatu ondoren, elkartu eta rock eta pop musikari buruz xurgatutako guztia mahai gainean jartzeko erabakia hartu zuten, taldeari hasiera emanez. Eragin desberdinak abiapuntutzat hartuta, horien arteko nahasketaren emaitza da haien musika.