Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxa Fundazioa Kubo aretoak, 2025eko bere programazioa hasteko, María Paz Jiménez (1909-1975) artistaren atzerabegirako handia eskainiko du. Jimenezek abstrakzio piktorikoa ekarri zuen Euskadira, diktaduraren urteetan.
Ijito familia batean jaiotako margolari hau Argentinako erbesteratzean hasi zen ikasten, 1930eko hamarkadan, surrealismoaren eraginpean. 1945ean bueltatu eta gero, Donostiako kultura-panoramako pertsonarik garrantzitsuenetako bat bilakatu zen.
Bere jakinminak bultzatuta, pertsona jantzia bilakatu zen, poesia eta filosofiako irakurle sutsua eta arte-lengoaia modernoenetara gerturatu zen. Zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izango zuen Parisera eginiko bidaia ugarietan. Figurazio oso pertsonala eta abangoardiako abstrakzioa landu zituen, testuinguru artistikoaren aitorpena lortuz. “Euskal artea” delakotik kanpo geratu zen, ordea, horren protagonista guztiak gizonak baitziren. Horren ondorioz, eta gazte hil zenez, merezi zuen lekua ukatu egin zitzaion artearen historiografian. Atzerabegirako honen xedea da zor hori kitatzea.
Erakusketak bere lanaren eta dokumentazioaren aukeraketa arduratsu bat eskainiko du, bere garrantzia nabarmendu eta Euskadiko zein Estatuko artearen historiari egin zion ekarpenaren inguruko eztabaida aberasteko. Abstrakzioaren aitzindari eta artista bikain gisa jokatu zuen papera aldarrikatu nahi da: izan ere, espiritu surrealista nabarmeneko figurazio batetik ijitoen nortasuna eta genero-esperientzia femeninoa landu baitzituen Francoren diktaduraren testuinguruan. Jiménezen lanak indar nahikoa baitu XX. mendearen historia kanonikoaren ertzak mugitzeko.
Erakusketa 2025eko otsailaren 7tik maiatzaren 18ra arte egongo da ikusgai.
.