Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Duela hogei urte baino gehiago Mikel Urdangarinek bigarren eskuko piano bat erosi zuen baina teklei ez zien ekin orain dela urte batzuk arte. Aurkikuntza honek zabaldu dio mundu berri bat, musika sentitzeko bide berria, alegia. Kantautorea Gorka Benitez-en pianoarekin agertuko zaigu oholtzan. Errepertorio zaharra izango du abiapuntu, azken urteetan ondutako bertsioak plazaratzeko asmoarekin baina sorkuntza berri zenbaiti uko egin gabe.