Nazioarteko merkatuko salmentetarako zerbitzu integrala proposatzen dizugu: zure beharrizanak aintzat hartzen duen esportazioetarako finantzaketa.
Halaber, zure inportazioak baldintza onenetan finantzatzeko beharrezkoa den finantza-egitura jartzen dizugu eskura.
Izan ere, une oro zure neurrirako konponbideak ematen dizkizugu, hala merkataritza-eragiketatan nola atzerriko inbertsioetan, eta kanpo-merkataritzako hitzarmen ofizialei heltzen dieten eragiketetan ere.
esportazioa
Finantzaketa-produktu sorta zabalena dugu, eragiketen ezaugarriei egokitzen dena.
-
aurrerakina: esportazioaren balioa erabili ahal izango duzu eta, gainera, zenbatekoaren kobrantza kudeatzeaz arduratuko gara.
-
zirkulazioko kreditua: hainbat baliabide ekonomiko eskaintzen ditu, ekoizpen zikloetako (fabrikazio aldiko eta nazioarteko salmentak kobratzeko aldiko) likidezia tentsioei erantzun ahal izateko.
-
Kutxabank factoring-a: gure Kutxa nazioarteko (atzerriko bezeroen zorroko) zure negozio-jarduketarekin lotura duten kobrantza-eskubideen titular bihurtzen da eta, horretara, zenbatekoa aurreratu diezazuke kobrantza kudeatuz eta, beharrezkoa denean, zorren kaudimenik ezaren arriskurako asegurua eginez.
-
Kutxabank forfaiting-a: esportatzaileak, finantzaketa mota honi esker, bere enpresa-jarduerarako baliabide ekonomikoak lor ditzake, merkataritza-titulutan (letra ala zor-agiritan) edo epe ertainera eta luzera ordaintzekoak diren bestelako bermedun titulutan dokumentaturik dauden kredituak baditu. Dokumentu horiek berme osoa duten finantza-erakundeek bermaturikoak edo jaulkirikoak izan beharko dute.
inportazioa
Zure enpresaren neurrirako finantza-proposamena eskaintzen dugu, behar duzun ekipamendua edo mundu mailako hornidurak lortu ditzazun eta, horretara, merkatu gero eta lehiakorrago batean hazi eta garatu ahal zaitezen.
-
confirming-a: zure nazioarteko hornitzaileekiko merkataritzako transakzioak finantzatzen ditugu eta euren kobrantzak bermatzen ditugu.
-
ekipamendurako kreditua: bbk-ren bezeroak, kreditu honi esker, bere enpresa-jardueretarako beharrezkoak dituen munduko mailako elementu produktiboak (aktibo finkoa) eros ditzake, adibidez, makineria, industria-ibilgailuak, informatikako ekipamenduak eta abar.
-
leasing-a: EBtik, AEBetatik eta Japoniatik datozen ekipamenduko ondasunak finantzatzeko.