Gira tu dispositivo a modo "landscape"

2002ko azaroa. Finisterre lurmuturretik 28 miliara, egundoko ekaitzaren astinduen menpe, S.O.S deia jaurti zuen fuel astunez kargatutako Prestige petrolio-ontzi zaharrak. Sei egunean zehar hara eta hona atoian daramate, helmuga zehatzik gabe. Bitartean, kargak itsasoa kutsatzen darrai, eta zazpigarren egunean, isasontzia 3.000 metro baino gehiagoko sakoneran hondoratzen da. Marea beltzek hartzen dute Galiziako kostaldea. Berriro. Beste hondamendi bat. Hilabetearen azken egunaren ostean, txapapoteak olatuei ezarritako isiltasun ikaragarriaz haraindi itsasoa entzuten jakin duten milaka pertsonak batera oihukatzen dute: Nunca Máis!