Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea (BBK), Bilboko Udal Aurrezki Kutxa (Bilboko Udalak sortua) eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa (Bizkaiko Foru Aldundiak sortua) desagertuek bat egitean oinordeko unibertsal bihurtu zen, eta 1990eko otsailaren 16an eratu zen urte bereko protokoloaren 525 zenbakiaz, Jose María Arriola Arana Bilboko notario jaunaren aurrean egiletsitako bategite-eskrituraren bidez. Era berean, 1990eko otsailaren 20an geratu zen inskribatuta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan, BI-1. liburukian, 112. orrian, BI-9A. orrialdean, 1. inskripzioan.
Aurrezki kutxei eta banku fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean xedatutakoa betetzeko, Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxearen (BBK) Batzar Nagusiak, 2014ko ekainaren 30ean egindako bileran, Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea (BBK) banku fundazio bilakatzeko erabakia hartu zuen, eta harrezkero, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa du izen berria.
2014ko azaroaren 20 dataz, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa banku fundazio bilakatzeko eskritura publikoa eman zuen BBK-k, Bilboko Vicente María del Arenal Otero notario jaunaren aurrean, 1.596 protokolo zenbakiaz, eta 2014ko azaroaren 24an inskribatu zen Euskadiko Fundazioen Erregistroan, F-375 Erregistro-zenbakipean, eta dituen helburuen arabera, aipatutako erregistroko Laugarren atalean sailkatuta.