Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bai. Ordainagiri bat itzuli dezakezu itzultzeko ezarritako epearen barruan badago. Oro har, epe hori kontuan kargatu denetik 8 astekoa da. Hala ere, B2B ordainagiriak ezin dira itzuli behin kargatu ondoren.
Itzulketa hemendik egin dezakezu:
App-an:
"+" Menua -> Ordainagiriak eta zergak -> Nire ordainagiriak -> Hautatu kontua eta ordainagiria -> Ordainagiria itzuli Online Bankan:
Kontuak -> Kontsultak -> Hautatu kontua -> Ordainagiriak -> Hautatu ordainagiria -> Itzuli
Kontuko mugimenduetatik ere egin dezakezu, ordainagiriaren xehetasunetara sartuz eta "Itzuli" aukera hautatuz.
Gainera, Ordainagiriak ataletik igorle jakin baten etorkizuneko ordainagiriak ez ordaintzeko agindua eman dezakezu, "Ez ordaintzeko agindua" aukeraren bidez.
Geroago berriro ordainagiriak kargatzea baimendu nahi baduzu, blokeatzeko agindua ezabatu dezakezu Ordainagiriak menuko "Nire helbideratzeak" atalera sartuz eta "Ez ordaintzeko aginduarekin" iragazkia hautatuz.