Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Libe García de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkari laguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu dute eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz bateriarenak. Emaitza harrera ederra izaten ari den diskoa da.