Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Horrelako ziberiruzurretan, gaizkileek iruzur egiten saiatuko dira, Banka Elektronikoan sartzeko zure kredentzialak, eragiketak baimentzeko gakoak eta abar lortzeko. Horiekin ezinbestekoak dituzten gakoak eskuratuko lituzkete eta zure kontuetan sartzeko eta haietatik dirua zuzenean transferentzien bidez atera lezakete edo bestelako finantza-eragiketak egin lituzkete. Zure txartelen datuak, baita iraungitze-data eta segurtasun-kodea (CVV) ere, eskatu ahal dizkizute.
Phishinga: iruzur hau SMSak, whatappak edo posta elektronikoak jasotzen ditugunean hasten da. Horiek Kutxabanketik edo beste finantza-erakundetik bidalita daudela ematen du. Mezu horietan esaten dizute, adibidez, zure kontua edo txarteletako bat blokeatu egin dela, eta esteka bat ematen dizute. Klikatzen baduzu, Kutxabank webgunearen antzeko itxura duen baina iruzurrezkoa den webgune batera eramaten zaitu.
Mezuaren igorlea nor den ondo begiratu mesedez, eta, nahiz eta Kutxabanketik datorkizula iruditu, zuhurtziaz jokatu eta jaso duzun mezuak zer esaten duen arretaz irakurri.Gainera, zure nabigatzailearen goiko aldean agertzen den webgunearen helbidea (URLa)arretaz egiaztatzen baduzu, iruzurgile batena bada Kutxabankena bezalakoa ez dela ikusiko duzu.
Gezurrezko webgune horretan zure izenean eragiketak egiteko behar diren datu guztiak eskatuko dizkizute. Begiratu ondo eta irakurri arretaz zure mugikorrera iristen zaizkizun baimena emateko mezu guztiak, eta kontuan izan webgune honetan sartzen duzun guztia lapurrari iristen ari zaiola.
Horrez gain, batzuetan, telefono-deiren bat ere jaso dezakezu eta Kutxabankeko langileak direla esango dizute baina iruzurgileak izan daitezke. Horren bidez, zibergaizkileek behar duten informazioa lortzen saiatuko dira (adibidez, baimen-gakoak). Ez zaitez horrelako deiez fidatu, Kutxabankek ez dizulako inoiz gakoak eskatzeko deituko.
Kontuan izan iruzur mota hori saltoki ezagun baten itxura eginez ere iritsi ahal zaizula (gehienetan oso ezagunak diren denden izenak erabiltzen dituzte). Mezu horietan finantza-datuak edo txartelaren datuak eskatuko dizkizute. Beraz, lehen aipatutako neurri berberak hartu behar dituzu (bidaltzailea nor den ondo egiaztatu, URLa zein den ikusi, eragiketak baimentzeko edota sinatzeko mezuak arretaz aztertu, etab.).
Azkenik, Kutxabanken webgunea aurkitzeko bilatzaile bat erabiltzen baduzu (Google, Chrome, Bing, etab.), ikusi Kutxabank benetako webgunea dela eta ez zarela iruzurrezkoa izan daitekeen iragarki batean klikatzen ari eta gezurreko webgune maltzur batera joaten ari.
Kutxabanen webgunearen Online Segurtasuna atalean Zibersegurtasuneko Jardunbide Egokiak azalduta dituzu. Horiek honako eta bestelako ziberiruzurren aurka aplikatu behar dituzu.