Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Zibersegurtasuna

OHAR GARRANTZITSUAK

Zibererasoak gertatzen direnean, ziberdelitugileak iruzurrak egiten saia daitezke, erasoa jasan duen enpresaren bezeroen datu pertsonalez baliatuta. Horrelakoetan, arreta berezia jarri behar duzu erasoa jasan duen enpresatik etor daitezkeen jakinarazpenetan (idatziz zein telefono bidez) Horrelakoetan:

  • Benetako enpresak bidali duela ziur ez bagaude, ez dugu klikatu behar izango SMSetan, mezu elektronikoetan, WhatsApp-eko mezuetan eta abarretan agertzen den inolako estekatan.
  • Ez jaitsi mezu baten bidez zuzenean edo zeharka ematen den aplikaziorik edo fitxategirik. Aplikazio guztiak jaitsi behar dituzu market ofizialetatik (Google Play, Apple Store, etab.) edo horien egiazko hornitzaileen webgune ofizialetatik.
  • Ez eman inolaz ere isilean eduki beharreko daturik (adibidez, txartelen zenbakiak, banka elektronikoaren kredentzialak, erabilera bakarreko pasahitzak – OTP SMS mezuak, etab.).

Horrez gain, gailuak (telefono mugikorra, tableta, ordenagailua, etab.) antibirusa eta sistema eragilearen eguneraketak bezalako neurriekin babestu behar dituzula gogorarazi nahi dizugu.

 

Iruzurrezko SMSak

Jakin ahal izan dugunez, telefono eta gailu mugikorretara iruzurrezko SMS mezuak bidaltzen dituen kanpaina handia dago. Horietan, mezularitza-enpresaren bateko (adibidez, Correos, DHL, FedEx, SEUR) aplikazio bat jaisteko "gonbidapena" luzatzen dute. Hala eginez gero, oso arriskutsu bilaka daitekeen malware batekin infektatuko da gailua, izan ere, erabat kontrolpean eduki eta bertan erabiltzen duzun informazio guztia eskura dezake. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

 

Anatsa Troiarra

Eduki digitalak (serieak, filmak...) ikusteko asmoz, Google Play eta Apple Store bezalako webgune ofizialetatik kanpo aplikazioak jaisten badituzu, mugikorraren segurtasuna arriskuan jar lezaketen erasoak jasan ditzakezu. Zentzu horretan topatutako azken mehatxua Android gailuei eragiten dien Anatsa izeneko Troiarra izan da. Duela gutxi ibili da zabaltzen TeaTV aplikazioa dela simulatuta. Horrelakoetan nola jokatu jakiteko, sakatu hemen.

 

GOMENDIO OROKORRAK

 

COVID-19 birusaren ondorioz online trafikoa asko handitu da. Baliteke egunotan zeu ere ohi baino online gestio eta erosketa gehiago egiten ibiltzea edo zure posta elektronikoaren bidez komunikazio gehiago jasotzea. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, hainbat gomendio kontuan hartzea garrantzitsua delakoan gaude:

 

Babestu zure datu pertsonalak.

Ez eman inori zure sarbide-datuak, ez txartelarenak, ezta kontuarenak ere. Kutxabankek soilik bere kanal ofizialetan eragiketak egiten ari zarenean eskatuko dizkizu datuak eta sarbide-gakoak.

 

Igorle ezezagunen e-postarik ez zabaldu.

Kontuz ibili zugana zuzendutako mezu elektronikoekin, horietan premiazko kontuak aipatzen badira edo COVID-19 birusari buruzko informazioa badakarte.

 

Saiatu atxikitako fitxategirik ez jaisten edo estekak ez irekitzen.

Ezagutzen ez dituzun bidaltzaileen mezuetan fitxategiak atxikita badaude ez itzazu ireki eta ezagutzen ez duzun helbide elektroniko batetik edo SMS mezu bati lotura duten webgunerik ez bisitatu eta ez jaitsi.

 

Online erosketak egiteko, txartel birtualak hobeto.

Interneten bidez erosketak egiten badituzu, sortu txartel birtual bat urruneko bankaren bidez. Egokitu txartelen mugak emango diezun erabileren arabera.

 

Zaindu ordenagailuak, mugikorrak...

Ez jaitsi ofizialak ez diren aplikaziorik, izan ere, birusak izan ditzakete edo ordenagailuan kalteak eragin.

 

Ziurtatu Kutxabanken webgune ofizialean sartu zarela. 

Egiaztatu nabigatzailean sartzeko helbidea honako hau dela: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/partikularrak

 

Gehiago jakiteko.

Emaiozu begirada bat segurtasunari buruzko atalari. Bertan ikusi ahal izango duzu nola babesten zaitugun eta zure burua zuk zeuk nola babes dezakezun.

 

Lagunduko dizugu?

 

 

Online Banka Banka Mugikorra Kutxazain Automatikoak
Banca online
Banca móvil Apps Kutxabank
Cajeros automáticos
Online Banka Banka Mugikorra

Kutxabank App-ak

1500 Kutxazain Automatiko

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa

Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak

Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.