Ezagutu unean bertan zure kontuetan eta txarteletan egiten diren mugimenduak Banka Mugikorraren jakinarazpen zerbitzuaren bitartez.
Gainera, lasaitasun eta segurtasun handiagoa izango dituzu, abisua jasotzen duzunean unean bertan egiaztatu ahal izango baitituzu kontuetako eta txartelen mugimenduak zuzenak diren ala ordainagiria berrikusi beharra dagoen.
Nahi dituzun abisu guztiak zehaztu ahal izango dituzu, eta unean bertan jasoko dituzu doan.
- Lehenespenez, aplikazioa deskargatzean eta Banku mugikorrera erabiltzailea gogoratu markatuta konektatzean aktibatzen dira jakinarazpenak. Aktibo dituzun egiaztatu dezakezu aplikazioaren menuko ‘doikuntzak’ atalean.
- Katalogoan alta emateko, sar zaitez menuko ‘Nire komunikazioak’ eremuan eta han aurkituko duzu ‘Jakinarazpenen konfigurazioa’. Hautatu jaso nahi dituzunak eta konfiguratu itzazu zuk nahi bezala.
Aktibatu ditzakezun jakinarazpenak
- Nomina/pentsioa/langabezia ingresatzea. Nomina, pentsioa edo langabezia zuk aukeratutako kontuan jasotzen duzunean jakinaraziko dizu.
- Kontua negatiboan. Zure kontuetako batean saldoa 0 baino gutxiago denean abisatzen dizu.
- Konturako diru-sarrerak. Zure kontuetako batean dirua sartzen denean abisatzen dizu.
- Zehaztutako zenbatekoa baino saldo txikiagoa. Zure kontuetako batean saldoa zuk zehaztutako kantitatea baino gutxiago denean abisatzen dizu.
- Eskuragarria txartelean. Zure txarteletako batean saldo erabilgarria zuk zehaztutako zenbatekoa baino gutxiago denean abisatzen dizu.
- Karguak txartelean. Zure txarteletako batean zuk zehaztutako zenbatekoa baino kargu handiagoa egiten denean abisatzen dizu.
- Igorle baten lehenengo ordainagiria. Aukeratzen dituzun kontuetan helbideratzeko agindu berri baten ordainagiria kargatzen denean abisatuko dizu.
- Karguak ordainagiri bidez. Aukeratzen dituzun kontuetan zuk adierazitako zenbatekoa baino handiagoko ordainagiria kargatzen denean abisatuko dizu.
- Batezbesteko ordainagiria baino handiagoa aurreikustea. Ordainagirien aurreikusitako zenbatekoa aurreko hilabeteetako batezbestekoa baino handiagoa denean abisatzen dizu.
Ikus bideo labur hau
SMS bidez, posta elektronikoz edo bezeroen mezularitza bidez jasotzea nahiago baduzu, alta eman diezaiekezu Lineako Banku klasikoaren bitartez.