Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Autoen alokairua, den-dena kuotaren barruan

Ezagutu zertan datzan kotxeen renting-ak

Epe ertain edo luzeko alokairu-kontratu bat da, konpainia batek bezeroak eskatutako ibilgailua erosi eta haren eskura jartzeko helburua duena, baita ibilgailuaren erabilerarekin loturiko beste hainbat zerbitzu ere. Trukean, bezeroak aldizkako kuota finko bat ordaindu behar du kontratua indarrean dagoen bitartean. Hileko kuota ezartzeko orduan, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: aukeratutako ibilgailua, urteko kilometro kopurua, kontratuaren indarraldia eta kontratatzen diren hautazko zerbitzuak.

 

Ikusi eskaintzak

 

 
Autoen renting-aren abantailak

 

Kudeaketa-arloko abantailak

Icono Check Ez da enpresako langilerik behar ibilgailu-flotaren kudeaketa administratzeko.
Icono Check Diruzaintzako kontabilitatea eta kudeaketa-lanak sinplifikatzen ditu: hilean faktura eta zordunketa bakarra.

 

Finantza-arloko abantailak

Icono Check Zorpetze-ratioak behera egiten duenez, enpresaren balantzea hobetzen du.
Icono Check Bestela ibilgetua egongo litzatekeen kapitalaren liberalizazioa.
Icono Check Inflazioak ez dio eragiten: kuota finkoa da.

 

Ekonomia-arloko abantailak

Icono Check  Egokitzapen teknologikoa: kontratua indarrean den bitartean ibilgailuak ez dira zaharkituak geratuko.
Icono Check Produktibitatearen hobekuntza: ibilgailuak egoera ezin hobean daude beti.
Icono Check Erabilitako ibilgailuaren gorabehera-arriskuak desagertzen dira.

 

Zerga-arloko abantailak

Icono Check  

Enpresa handi, ETE eta autonomoentzat kuotaren % 100 kengarria da Sozietateen Gaineko Zergan edo PFEZn, betiere ibilgailua enpresa-jarduera bat garatzeko beharrezko inbertsioa dela justifikatzen bada eta indarreko araudiak ezartzen dituen gainerako baldintzak betetzen badira.

Icono Check Halaber, hileko kuotagatik ordaintzen den BEZaren % 100 kengarria da, betiere errentariak ibilgailua bere enpresa-jardueraren garapenari atxikita badauka.

 


Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago