Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Bizi-asegurua

Kutxabank Bizi-aseguruari esker, zure familia babestuta egongo da, heriotza edo baliaezintasun absolutu iraunkorren kasuen aurrean.

Aseguru honekin, zu eta zure familia lasai egongo zarete, ezusteko hauen aurrean babestuta egongo zaretelako, eta aseguratutako kapitalaren bidez, zuen proiektuekin aurrera jarraitzeko eta hartutako ordainketa-konpromisoei aurre egiteko aukera izango duzuelako.

Kutxabank Bizi-aseguruaren abantailak

  • Erabateko estaldurak: edozein arrazoik eragindako heriotzaren oinarrizko estalduraz gain, hautazko beste estaldura batzuk ditu, hala nola erabateko baliaezintasun iraunkorra eta istripuz edo zirkulazio-istripuz gertatutako heriotza eta horien ondoriozko baliaezintasunak.
  • Malgua: zuk aukeratuko dituzu estaldurak eta aseguratutako kapitala (1).
  • Erosoa: zure beharren arabera zatikatu ditzakezu ordainketak.
  • Prezioa: prima lehiakorrak.

(1) Aseguru-etxearen kontratazio-arauen arabera.

Bizi-aseguru osoago bat nahi baduzu, kontsultatu gure Oro Bizi-asegurua.

Kutxabank Bizitza eta Pentsioak S.A.U.-ren asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile esklusiboa da, eta bitartekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077. Bizi-asegurua

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago