Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabanken Autorako Maileguarekin ametsetako autoa eduki ahal izango duzu inolako kezkarik gabe! Kutxabanken bezeroek zenbatekoaren %100 finantzatu ahal izango dute 1.500 eurotik hasita.
|
Maileguaren zenbatekoa 75.000 euroraino. |
|
Amortizatzeko epea 10 urteraino. |
|
Kuota finkoa da eta ordaintzeko nahiago duzun eguna bulegoan aukeratu ahal duzu. |
|
30 urte baino gutxiago baldin badituzu, aprobetxa itzazu Kutxabanken Gaztea Autorako Maileguaren aparteko onurak. |
|
Gure Auto Aseguruak dituen baldintza bereziekin. |
|
60.000 eurotik beherako maileguetarako Online Bankaren bitartez egin daiteke. |
Eskaera egiteko, kontzesionarioaren proforma faktura aurkeztu behar da (autoa berria izanez gero) edo, bestela, erosketa justifikatzen duen dokumentua (autoa erabilia bada).
Auto berria erosi baino lehen, begiratu Autoa Erosteko Gidan eskaintzen dizugun informazio osoa.
Kontsumorako mailegua bankuak behar pertsonalentzako kontsumitzaileari kreditu bat emateko egiten den kontratua da. 200 eta 75.000 euro bitartekoa izan daiteke. Kontsumitzaileak zenbatekoa oro har hileko epeetan itzultzeko konpromisoa hartzen du, interes bat gehituta, itzuleraren berme gisa ondasunik jarri gabe (hipoteka maileguetan ez bezala).
Kontsumorako mailegu bat kontratatzean, bankuak diru-kopuru bat emango dizu erosi nahi duzuna eros dezazun. Zenbateko horri, maileguaren ‘nagusi’ esaten zaio, eta hilez hile joan beharko duzu itzultzen, kuotatan, zeinak zenbateko hori gehi interesa hartuko dituen. Ordaindu beharko dituzun kuota kopuruari ‘epea’ deritzogu.
Kontsumorako mailegu baten bitartez, erosiko dituzun ondasun guztiak finantzatu ahal izango dituzu: autoa, zaharberritzea, telefonoa, hortzen tratamendua edo estetikoa, ikasketak, bidaia, etab. Kontsumorako maileguak EZ dira egokiak inbertsioak finantzatzeko (higiezinak, akzioak edo inbertsioko beste produktu batzuk), ezta hileko gastuak finantzatzeko, alokairua edo argi-indarra, gasa, telefonoa edo antzerakoak esaterako
Ez. Kuotek bankuak eman dizun dirua gehi interes bat hartzen ditu, bankuarentzat onura dena. Gainera, kontsumorako maileguak irekitze komisio bat ere izan dezake, zeinak kontsumorako mailegua kontratatzeko unean ordainduko den.
Zentzu honetan, gogoan izan eragiketa ohikoenen komisioen eta prezioen inguruko informazioa duzula bankuaren web orrian eta bulegoetan, eta baita Espainiako Bankuaren web orrian ere, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularraren I. eranskinean bildutakoa beteaz.
Ez. Bankuak zure eskaera aztertuko du eta zure finantza egoeran oinarrituta hura ukatu ahal izango du. Baita kontsumorako maileguaren egokitasunean oinarrituta, mailegu arduratsuko politika aplikatzen ere.
Esaterako, bankuak zure eskaera bazter dezake, zure eskaera izapidetzean beste banku edo enpresekin ordaindu gabeko zorrak badituzu, berankortasuneko fitxategi komunak aztertuta. Kasu horretan, bankuak baztertze horren arrazoia emango dizu, zure eskubideak erabil ditzazun fitxategi horien arduradunen aurrean.