Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Adingabeei (18 urtera artekoei) zuzendutako aurrezki-plana da.
Abantailak
Aldizkako eta ezohiko ekarpenak egiteko aukera
• Aurrezteko erarik erosoena, aldian behingo diru-sarrerak automatikoki eginez.
• Mantentze-komisiorik gabe.
• Saldoa uneoro eta nahi den zenbatekoaz eskuratzeko moduan.
• Kutxabanken Jardueren Programa osoa eskuragarri (prestakuntza, aisialdia eta denbora librea)
• Doako asegurua gurasoen edo legezko tutorearen istripuzko heriotza gertatuz gero.
Prestazio honen bidez, hilero 200 euroko errenta ordainduko zaio onuradunari, istripua gertatu den egunetik Planaren titularrak 18 urte bete arte. Aseguru honetaz baliatu ahal izateko, 1.000 euroko batez besteko saldoa eduki behar da istripuaren aurreko egunean edo 1.000 euroko batez besteko saldoa istripuaren aurreko sei hilabeteetan.
• Titularrak 12 hilabete baino gutxiago baditu, 12 euroko txekea jasoko du Gaztedi Plana duen lehen seme-alaba bada, 24 euro bigarrena bada eta 100 euro hirugarrena edo hurrengoak badira. Zenbatekoa planaren kontuan ordaintzen da. Seme-alabak familia-liburu berean agertu behar dira.
Baldintzak
• Planak titular bakarra izan dezake, 18 urtez azpikoa, eta adingabearen legezko ordezkari bat egotea eskatzen du.
Errentagarritasunaren adibidea
•A Plan batek, 600 euroko hasierako saldoarekin eta hilabete bakoitzeko 1 egunetan 30 euroko aldizkako ekarpenak eginez, %0,010eko UTB aldakorra izango luke.
Ordainketa:
• Batez besteko saldoaren lehen 300 euro %0,01ean (urteko interes-tasa nominala)
• 300 eta 30.000 euro bitartekoa, aurreko urtekoaren** urtebeterako euriborraren %50ean, %0,01eko gutxienekoarekin (2021ko urtebeterako euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: %-0,491)
• Batez besteko saldoaren 30.000 eurotik gorakoa, %0,01ean (urteko interes-tasa nominala)
(*) UTB aldakorra: UTB aldakorra erreferentziako indizeak aldatzen ez diren baldintzapean kalkulatu dira; beraz, UTB aldakor hori interes-tasak berrikusi ahala aldatuko da.
(**) Urtebeterako euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa.