Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Azalpena
Gaztedi/A Plana lehen aldiz irekitzen dutenentzako eskaintza berezia. Gutxienez 100€-ko saldoarekin. Aurrezki-planek aktibo egon behar dute, gutxienez hileko 20€-ko aldizkako kuota-planarekin. Sustapena indarrean egongo da izakinak amaitu arte (1.000 unitate produktu bakoitzeko). Gutxieneko iraunaldia: 36 hilabete. Produktuak ondare-irabazitzat hartzen duen aitorpen fiskala izango du.
Gaztedi Planak/A Planak 1.000€-ko hasierako saldoarekin eta 60€-ko aldizkako ekarpenarekin hilabete bakoitzaren lehenengo egunean, UTB aldakorra %1,286koa izango litzateke. Urteko interesen likidazioa urtarrilean egingo da, aurreko urteko abenduaren 31ko balio-datarekin.
Gaztedi Planaren/A Planaren ordainsaria, likidazio-aldian mantendutako eguneko batez besteko saldorako: saldoaren lehen 300€-ak %0,01eko ITN. 300,01 eta 30.000 € artean, likidazioaren aurreko urteko urtebeterako Euriborraren %50, %0,01eko minimoarekin (2024ko Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: %3,276). 30.000,01€-tik aurrera, %0,01eko ITN. UTB aldakorra kalkulatzeko, erreferentziazko indizeak ez direla aldatzen pentsatu da. Beraz, UTB aldakor hori aldatu egingo da interes-tasen berrikuspenekin (likidazioaren aurreko urteko Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa).
JBL GO Essential bozgorailu eramangarria : %3,41eko UTB aldakorra. Adibidea: 100 €-ko hasierako saldoa eta, 35 hilabetetan zehar, hilabete hasieran 20 €-ko aldizkako ekarpena duen Gaztedi/A Plan batek %3,41eko UTB aldakorra izango luke. Interesen urteko likidazioa. Ordainsaria opari baten bidez: 34,37 €-ko balioa duen JBL GO Essential bozgorailu eramangarria, atxikipena barne.
Erakundearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik ezin badira argitaratutako produktuak eman, balio bereko edo handiagoko beste batzuekin ordeztuko dira.