Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Aurrezki-plan honek kapitala metatzen joateko aukera ematen dizu, nahi duzun bidaia egiteko, sukaldea berritzeko, autoa edo motorra aldatzeko, etab.
Mantentze-lanen eta administrazioaren komisiorik gabe.
Eskakizunak
Errentagarritasuna
Planaren batez besteko saldoa urtero-urtero kalkulatzen da, eta bi zati bereizten dira: batetik, aurreko urteari dagokionez, saldo-handitzea ekarri duen zatia, eta bestetik, handitu ez den zatia.
Errentagarritasunaren adibidea:
Hona hemen bi urtez 300 euroko hileko ekarpena egin duen bezeroak eskuratuko lukeen errentagarritasuna, 2024/10/14ko (kontratazioaren aurreko eguneko) eta urtemugako urtebeterako Euriborra 2,799%koa izan zela kontuan hartuta:
Planaren errentagarritasuna lehen urtean: % 2,005 UTBAldakorra** . Interesak urtean behin jasotzea, kontratazioaren urteurrenean. Interes horiek bigarren urtean emandako saldoari gehituko zaizkio.
Planaren errentagarritasuna bigarren urtean: % 1,989 UTBAldakorra** .Interesak urtean behin jasotzea, kontratazioaren urteurrenean.
(*) 12 hilerako Euriborra, Espainiako Bankuaren orrialde ofizialean egunero argitaratzen den datua.
(**) UTBAldakorra: UTB Aldakorra erreferentzia-indizeak bere horretan mantenduko diren hipotesiaren arabera kalkulatu da; hortaz, UTB Aldakor hori interes-tasaren berrikuspenekin aldatuko da.
Likidazioaren aldizkakotasuna: urtean behin, kontratazioaren urtemuga bakoitzean.
Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.
Dokumentu honen helburua da eskaintzen dizugun produktuaren ezaugarriak era egokian ulertzea eta merkatuan dauden beste batzuekin alderatzea. Halere, zerbait ez baduzu ulertu, galdetu lasai. Dokumentu hau irakurtzea gomendatzen dizugu, eta gogorarazten dizugu gorde dezakezula.
Normalean, ez dago beste produktu batzuk kontratatu beharrik, nahiz eta praktikan ohikoa den beste batzuekin konbinatzea bere eraginkortasuna hobetzeko (online Banka, txartelak, etab.) edo hobariak aplikatzeko. Lehenago, kontsultatu ea produktu hauek kosturen bat duten eta eskatu kontratua egin aurreko informazioa.
Kontuaren interesei, komisioei eta gastuei buruzko informazioa kontratuaren dokumentuan irakur daiteke. Aholkatzen dizugu komisioei buruzko informazio dokumentua (kontratua egin aurreko informazioarekin batera dago) irakurtzea, zeren bertan ikusi ahal izango dituzu ordainketa kontu bati lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrendako komisio guztiak.
Horrez gain, gure webgunean eta Espainiako Bankuaren webgunean sar zaitezke, eta banku-erakundeek hiru hilean behin eragiketa ohikoenen komisioei eta ohiko tasei buruz ematen duten informazioa eskuratu.
Printzipioz, kontuak ezin du zorpekoa izan; ordainagiri bat itzultzea ere gerta daiteke, behar besteko saldorik egon ezean. Kontuak saldo zorduna izango balu, jar zaitez harremanetan zure kudeatzailearekin ahalik eta azkarren irtenbidea aurkitzeko; hartara, kontratuan eta kontratua egin aurreko informazioan ezarritako komisioak eta interesak saihestu ahal izango dituzu.
Urteko Tasa Baliokidea da. Hau da, produktu finantzario baten kostua edo errendimendu efektiboa adierazten duen interes tasa da. UTB formula matematiko normalizatu batekin kalkulatzen da. Formula horrek kontuan izaten ditu eragiketaren interes tasa nominala, ordainketen maiztasuna (hilekoak, hiruhilekoak, etab.), bankuaren komisioak eta eragiketaren gastu batzuk.