Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank Etxebizitza Kontua ageriko gordailua da, eskuragarritasun osoa eta ordainsari berezia dituena, zuretzat pentsatua, zure etxebizitza erosteko edo birgaitzeko aurreztu nahi duzulako.
BERRIEKIN GATOZ!! Urte berriarekin batera, etorkizunerako helburu eta proiektu berriak pentsatzeko aukera izango duzu. Adibidez, zure ametsetako etxea erostea.
Kutxabanken lagundu nahi dizugu, eta orain, zure Etxebizitza Kontuarekin aurrezten hasten bazara eta gurekin hipoteka bat kontratatzen baduzu, tasazio-kostuaren zenbatekoa itzuliko dizugu!
2024ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean kontratatutako Etxebizitza Kontu berrietarakoeta Etxebizitza Kontua ireki eta hurrengo 3 urteetan gutxienez 85.000 euroko hipoteka-maileguetarako bakarrik. Nolanahi ere, tasazio-gastuengatiko itzuliko dizugun gehieneko zenbatekoa 600 euro gordinekoa izango da. Baldintzak hemen ikus ditzakezu.
Eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-lurralderen batean bizi bazara, gogoratu zerga-onura esklusibo batzuk izan ditzakezula, indarrean jarraitzen duelako PFEZ aitorpenean ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkariak.
Onurak
• Mantentze-komisiorik gabe.
• Batez besteko saldoaren araberako ordainketa1: etxebizitza bat erosi nahi duen horietakoa bazara, baita birgaitzea planteatzen ari bazara ere, Etxebizitza Kontuak ordainsari onuragarria eskaintzen dizu, pixkanaka aurrezten joateko aukera ematen dizuna, zure dirua une oro eskuragarri duzun bitartean.
• Gainera, ondoren gutxienez 85.000 euroko hipoteka-mailegua kontratatzen baduzu etxebizitza-kontua kitatu eta gehienez ere 6 hilabeteko epean, automatikoki jasoko duzu hobari gehigarri bat zure aurrezkiek Etxebizitza Kontuan sortutako interesei metatzeko. Hobari hori are handiagoa izango da mailegua jasoko duen etxebizitza jasangarritzat jotzen bada.
(1) Errentagarritasunaren adibidea
3.000 €-ko hasierako saldoa eta 300 €-ko aldizkako ekarpena duen etxebizitza-kontu batek %2,086ko UTB Aldakorra izango luke hilabete bakoitzeko 1ean. Urteko interesen likidazioa.
Kutxabank Etxebizitza Kontuaren ordainketa, likidazio-aldian izandako eguneko batez besteko saldorako:
• Batez besteko saldoaren lehen 500 euroak %0,01ean (urteko interes-tasa nominala).
• Gainerakoa: likidazioaren aurreko urteko Euriborraren %60, gutxienez, %0,01 (2023ko urte baterako Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: %3,865).
UTB Aldakorra erreferentziazko indizeak aldatzen ez diren hipotesiaren arabera kalkulatu da. Beraz, UTB Aldakor hori aldatu egingo da interes-tasen urteko berrikuspenekin (Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa likidazioaren aurreko urte batean).
(2) Hobari gehigarria:
Likidazio bakoitzari dagokion urte 1eko Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoaren %40 gisa kalkulatua, Etxebizitza Kontuaren urteko batez besteko saldoaren gainean (gehienez, azken 6 urtekoak).
Eta, gainera, %20 estra lor dezakezu, ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan oinarrituta emandako A edo B motako energia-ziurtagiria duen etxebizitza bada.
Hobari gehigarri hori hipoteka formalizatu eta hurrengo hilean ordainduko da, eta hobariaren gehieneko zenbatekoa 1.000 € izango da.
Ageriko gordailu-kontratu bat da, ordainsari berezia duena. Aurrezki bat metatzeko aukera ematen du, titularrak ohiko etxebizitza erosteko.
Titularrak edozein unetan eskuratu dezake saldoa, eta nahi duen zenbatekoa.
Legez, zerga-onurak jasotzeko eskubidea izateko, kontu honen ekarpen guztiak erabili behar dira titularraren ohiko etxebizitza erosteko, birgaitzeko edo eraikitzeko.
ADI: Zenbait autonomia-erkidegoetan ezin dira desgrabatu PFEZan Etxebizitza Kontuan egindako ekarpenak
Etxebizitza Kontuen modalitate bakoitzaren baldintza ekonomikoak kontsultatu ditzakezu kontratatu aurreko informazio-prozesuan emango zaizun Aurretiko Informazioari buruzko dokumentuan.
Modu osagarrian, gure webgunean eta Espainiako Bankuarenean eskura duzu banku-erakundeek eragiketa ohikoenen komisioei eta tasei buruz hiru hilean behin emandako informazioa.
Ez dira onartzen karguen helbideratzeak, baina bai sarrerenak.
6 urte (10 urtera arte luzatu daiteke eraikitze-fasean dauden etxebizitzen kasuan). Zerga-abantailak jasotzeko eskubidea izateko legedi aplikagarriak ezarritako epea betetzen denean, kontu hori aurrezki-kontu bihurtzen da, eta, beraz, Etxebizitza Kontu izateari uzten dio.
ADI: Zenbait autonomia-erkidegoetan ezin dira desgrabatu PFEZan Etxebizitza Kontuan egindako ekarpenak
Etxebizitza-kontuan nahi dituzun zenbatekoak sar ditzakezu. Alabaina, kontuan hartu behar duzu dedukziorako muga bat dagoela; hortaz, aldez aurretik zerga-muga horri buruzko informazioa eskatzea gomendatzen dizugu.
ADI: Zenbait autonomia-erkidegoetan ezin dira desgrabatu PFEZan Etxebizitza Kontuan egindako ekarpenak