Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Bizumekin, berehala bidali eta eskatu ahal diezu dirua besteei. Horretarako, nahikoa da haien telefono-zenbakia zein den jakitea, KutxabankPay app-aren bidez. Gainera, GKEei dohaintzak egin ahal dizkiezu eta online modu seguruan erosi.
|
Nola dabilen Bizum |
|
Zer da Bizum gakoa?
Bizum gakoarekin, Bizum botoia ordaintzeko onartzen duten saltegi guztietan erosi ahal izango duzu. Txartel baten PIN zenbakiaren antzera dabil. Zer esan nahi du horrek? Gako bakarra da erosketa guztietarako eta 4 digituz osatuta dago. Zenbaki horiek ezagutuko dituen bakarra zeu izango zara eta nahi duzunean aldatu ahal izango dituzu.
Nola lortuko dut?
Sartu KutxabankPay App-ean eta Zereginak atalaren barruan Bizum gakoa sortzeko aukera aurkituko duzu. Gainera, Online Bankatik eta bulegotik aktibatu ahal izango duzu.
Bizum erabiltzen hasteko, KutxabankPay app-a jaitsi baino ez duzu behar..
Bizum mugikorraren bidez ordaintzeko sistema bat da. Horretan, ia banku guztiek parte hartzen dute eta kontutik kontura denbora errealean dirua bidaltzeko eta jasotzeko aukera eskaintzen du.