Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Apple Pay

Apple Pay

Zeureganatu Kutxabanken EURO 6000 txartelaren onura guztiak. Horretarako, Apple Pay erabil dezakezu, Apple enpresaren edozein gailurekin ordaintzeko bide errazen, azkarren eta seguruena.

 

Apple Pay txartela erantsi

Apple Pay gailuan zure txartela eranstea oso erraza da.

iPhone txartela erantsi

1- Wallet app-a ireki.

2- Eskumako goialdeko ertzean dagoen + ikurra ukitu.

3- Pantailan agertzen diren jarraibideak bete.

 

Txartela erantsi Apple Watchen.

1- Apple Watch app-a ireki iPhone gailuan.

2- Wallet eta Apple Pay ukitu eta Txartela Erantsi aukeratu.

3- Pantailan agertzen diren jarraibideak bete.

 

iPad gailuan txartela erantsi

1- Doiketen atalean sartu.

2- Wallet eta Apple Pay ukitu eta Txartela Erantsi aukeratu

3- Pantailan agertzen diren jarraibideak bete.

 

Egiaztatzeko mezua bidaltzen dizugunean, sakatu Hurrengoa.

Orain, Apple Pay erabil dezakezu.

 

Modu azkarrago eta seguruagoan ordaindu.

Apple Pay, dendetan iPhone eta Apple Watch gailuekin ordaintzeko sistema seguru eta azkarra da. Zenbait segundutan ordain dezakezu beti soinean daramatzazun gailuekin.

App-etan eta Interneten ordaintzeko erarik errazen eta azkarrena da, izan ere, hura erabiltzeko ez duzu zertan ibili kontu elektronikoak sortzen edo eskabide amaigabeak betetzen.

 

Face ID gailuarekin ordaindu

Bitan sakatu alboko botoia, ikusi pantaila eta iPhone gailua irakurgailura hurbildu.

 

Touch ID gailuarekin ordaindu.

iPhone gailua irakurgailura hurbildu behar duzu eta atzamarra Touch ID sentsorean ipini.

 

Apple Watch gailuarekin ordaindu.

Bitan sakatu alboko botoia eta Watch gailuaren pantaila irakurgailura hurbildu.

 

Ikusi bideo tutorialak.

 

Como anadir tarjeta

Pagar touch id

Pagar con iphone x

 

 

Nola ordaindu app-etan eta interneten.

Apple Pay-rekin ere segurtasun osoz egin ditzakezu erosketak denetariko app-etan: Apple Pay botoia sakatu edo Apple Pay aukeratu ordaintzeko metodo gisa eta baieztatu. Behin ordainketa behar bezala egin denean, OK mezua eta egiaztatzeko marka bat agertuko dira pantailan.

Safari nabigatzailean online erosketak egitean Touch ID gailuarekin ordain dezakezu. Horretarako, iPhone edo iPad gailuak erabili edo Mac gailuan klik egin. Eta Touch ID gailua barruan daraman MacBook Pro edo MacBook Air ordenagailua baldin badaukazu, ukitu bakar batekin, modu azkar eta seguruan burutuko duzu ordainketa.

Apple Inc. sozietatearen marka komertzialak: Apple, Apple-n logotipoa, Apple Pay, Apple Watch, iPad, iPhone, Mac, Safari eta Touch ID. Erregistroa: Estatu Batuetan eta beste hainbat herrialdetan. iPad Pro, Apple Inc. sozietatearen beste marka komertzial bat da. Apple Pay-rekin bateragarriak diren gailu guztien zerrenda ikusteko, ikusi hemen: support.apple.com/es-es/km207105.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago